59. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U R L A T A

Udalaren 2001eko aurrekontua hasiera batez onetsita

Burlatako Udalak, aurtengo martxoaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2001eko aurrekontua.

Espedientea ikusgai egonen da Udaleko idazkaritzan, 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Burlatan, bi mila eta biko apirilaren bian. Alkatea, José Luis Góngora Setuáin.

Iragarkiaren kodea: A0203609