59. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R G U E D A S

Planeamenduko Arau Subsidiarioetako aldaketa

Udal honek, 2002ko martxoaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen herriko Hirigintza Planeamenduko Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala, José María eta Luis Miguel Samanes Samanes jaunek eskatuta. Aldaketak herriko Landalurren Katastroko 3. poligonoko 1504 eta 1505. lurzatiak ukitzen ditu.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 127 eta 115.2 artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Arguedasen, bi mila eta biko apirilaren hiruan. Alkate udalburua, José Antonio Rapún León.

Iragarkiaren kodea: A0203608