59. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

84/2002 FORU DEKRETUA, apirilaren 22koa, Cruz Martínez Erausquin jauna Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Etengabeko Prestakuntzaren Ataleko buru izendatzen duena, bitarte baterako.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren bigarren atalean ezartzen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren atalburutza eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez aipatu Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik dauden langileak izan beharko dute.

Horrenbestez, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko apirilaren hogeita biko bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Cruz Martínez Erausquin jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Etengabeko Prestakuntzaren Ataleko buru izendatzea, bitarte baterako. Ondorioak 2002ko apirilaren 24tik aurrera izanen ditu.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hogeita bian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilaria, Nuria Iturriagagoitia Ripoll.

Iragarkiaren kodea: a0204741