59. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A B A N I L L A S

Herrilurretako lurzatietan harria ateratzeko hasiera bateko esleipena

Cabanillasko Udal honek aurtengo martxoaren 12an egindako osoko bilkuran on- dokoa erabaki zuen: Construcciones Zubillaga, S.A. enpresari 600 metro kubiko harri ateratzeko esleipena ematea, hasiera batean, 9. poligonoko 5207, 5211 eta 5215. lurzatietako eta 8. poligonoko 5126. lurzatiko harrobitik, aipatu bilkuran onetsi zen baldintzen pleguaren arabera.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea hamabost egunetan jendaurrean paratuko da.

Espedientea udal idazkaritzan dago.

Cabanillasen, bi mila eta biko martxoaren hogeita bostean. Alkatea, Ana María Rodríguez Enériz.

Iragarkiaren kodea: a0203648