59. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O Z A R

Salaketen jakinarazpena

30/92 Legearen 59-4 eta 60. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, ondoko zerrendan agertzen diren salatuei, zeinen azken helbide ezagunak ere aipatzen baitira, zehazten diren zehapen espedienteak abiarazi direla ematen zaie aditzera. Espediente horiek Udaltzaingoko Burutzak prestatu ditu, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Erregelamendua urratzeagatik (urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretua).

Hamabost egun balioduneko epean, salatuek alegazioak aurkeztu eta beren alde egoki iruditzen zaizkien frogak proposatzen ahalko dituzte.

Halaber, ediktu hau argitaratu eta ondoko hamar eguneko epean, isuna ehuneko berrogeita hamar merkeago ordaintzen ahalko dute, egindako arau-hauste motari horrelakorik ezin aplika dakiokeenean salbu.

Ibilgailuaren titularrari eskatzen zaio, arau-haustea egin duen gidaria bera ez bada, nor den esan dezala hamabost egun balioduneko epean. Horretarako Udalaren Erregistro Orokorrean idazki bat aurkeztu beharko du, arau-hauslearen izen-deiturak, nortasun agiri nazionalaren zenbakia eta helbidea adierazteko. Identifikatzeari uko eginez gero, indarra duen Trafikoari buruzko Legearen 72.3 artikuluan xedatutakoaren babesean, titularraren kontrako salaketa eginen da arau-hauste larriagatik, zehapena berrogeita hamar mila pezetarainokoa izan daitekeelarik.

Espedientea: 1/732. Izen-deiturak: Santander Motor, S.L. Matrikula: -006877-BM. Kalea: 5. Data: 2002-03-21. Ordua: 08:20. Zenbatekoa: 240,40. BSL: 072.3.

Espedientea: 1/734. Izen-deiturak: Sormat Ind. S.L. Kalea: 5. Data: 2002-03-21. Ordua: 08:30. Zenbatekoa: 240,40. BSL: 072.3.

Berriozarren, bi mila eta biko otsailaren bederatzian. Alkatea, Benito José Ríos Ochoa.

Iragarkiaren kodea: A0203773