59. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

UHARTE-ARAKIL

Xehetasun azterlana hasiera batez onetsirik

Uharte-Arakilgo Udaleko alkate udalburuak, 2002ko apirilaren 2an, 56/2002 ebazpena eman zuen; hona haren testua osorik:

Ikusirik Industrias Laneko, S.A.L. enpresak aurkeztutako xehetasun azterlana, egungo eraikinetan eginen den handitzearen gehieneko okupazioaren lerrokadurak finkatzeko; Udaleko teknikariak xehetasun azterlan horri buruzko txostena eman duelarik, eta kontuan hartuz Arau Subsidiarioetan zehaztutako gehieneko okupazioa errespetatzen dela proposamenean, alkate udalburuak,

Erabaki du:

1.-Hasiera batez onestea Industrias Laneko, S.A.L. enpresak aurkeztutako xehetasun azterlana, egungo instalazioetan eginen den handitzearen lerrokadurak finkatzeko.

2.-Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legeko 119.3 artikuluan xedatuarekin bat, hasiera batez onetsitako xehetasun azterlan hori jendaurrean egonen da, hamabost eguneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietako batean iragarkia paratzen denetik aitzina.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Uharte-Arakilen, bi mila eta biko apirilaren lauan. Alkatea, Juan José Orbegozo Beraza.

Iragarkiaren kodea: A0203784