59. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

UHARTE-ARAKIL

Kalifikazio juridikoa aldatzea eta soberako lurzati deklaratzea

Uharte-Arakilgo Udalak, 2002ko martxoaren 14an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

2.22 metroko azalera duen lur baten kalifikazio juridikoa aldatzea, soberako lurzati deklaratuz. Interesatuak Udal honi utzi zion bideetako finkaren zatia da gaur egun lur hori.

Kalifikazio juridikoaren aldaketa honen xedea da azalera bereko beste lur baten truke ematea; eskuratuko den lurra katastroko 2. poligonoko 390. lurzatian sartuta dago eta José Manuel Fernandino Larrínagarena da.

Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 103. artikuluan ezarriarekin bat, aipatu espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta gainerako interesatuek bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da orok jakin dezan.

Uharte-Arakilen, bi mila eta biko apirilaren hiruan. Alkatea, Juan José Orbegozo Beraza.

Iragarkiaren kodea: A0203783