59. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

81/2002 FORU DEKRETUA, apirilaren 22koa, Santiago Alberdi Calvo jauna Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Kudeaketa Ekonomikoaren Ataleko burutzatik kentzea xedatzen duena, erretiroa hartu baitu.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idatz-zatian xedatzen du atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horrenbestez, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko apirilaren hogeita biko bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Santiago Alberdi Calvo jauna Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Kudeaketa Ekonomikoaren Ataleko burutzatik kentzea, erretiroa hartu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Ondorioak 2002ko apirilaren 23tik aurrera izanen ditu.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hogeita bian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilaria, Nuria Iturriagagoitia Ripoll.

Iragarkiaren kodea: a0204738