59. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E G U E S I B A R

Zehapenen jakinarazpena

Trafikoari, Bide Segurtasunari eta Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari buruzko Legea hausteagatik Alkatetzak ezarritako zehapenak, ondoko zerrendan ageri direnak, jakinarazi ahal izan ez direnez, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraikiz, ediktu hau ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Isuna, irmo egin eta ondoko 15 egun balioduneko epean ordaindu beharko da. Epe hori iragaten bada isuna ordaindu gabe, premiamendu bidez ordainaraziko da.

Espedientea: 2001/407. Jabea: Zariquiegui Marturet, Jesús. Matrikula: NA-6581-AZ. Tokia: Las Fuentes, 19. Eguna: 2001-06-12. Ordua: 11:10. Zenbatekoa: 60,10 euro. BSL: 38.3. ZEO: 91.1.

Espedientea: 2001/340. Jabea: Construcciones Metálicas Talluntxe. Matrikula: NA-8046-AX. Tokia: Ardazko bidea (Gorraitz). Eguna: 2001-05-05. Ordua: 1:06. Zenbatekoa: 300,51 euro. ZEO: 72.3.

Espedientea: 2001/372. Jabea: Fernández Ayllon, José María. Matrikula: NA-7672-AX. Tokia: Ubarmin klinika. Eguna: 2001-05-30. Ordua: 12:20. Zenbatekoa: 60,10 euro. BSL: 38.3. ZEO: 91.2M.

Espedientea: 2001/498. Jabea: Burguete Zapata, Marisa. Matrikula: NA-1116-AJ. Tokia: Eguesko plaza. Eguna: 2001-08-31. Ordua: 12:30. Zenbatekoa: 96,16 euro. BSL: 38.3. ZEO: 91.2M.

Zehapen horiek ezartzearen kontra, honako errekurtso hauetako bat aurkeztu ahalko da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ediktu hau argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Eguesen, bi mila eta biko martxoaren hogeita batean. Alkate udalburua, Ignacio Galipienzo Jiménez.

Iragarkiaren kodea: A0203272