59. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INGURUMEN, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA. Zehapen espedientea.

Ezinezkoa izan da Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluak aurreikusten duen jakinarazpena egitea, alegia, José Antonio Jiménez Iglesias jaunari ehiza arloan indarra duen arautegia hausteagatik irekitako 68/01 zehapen espedientearen Ebazpenari buruzkoa. Beraz, aipatu Legearen 59.4 artikuluan xedaturikoa betetzen da.

332/2002 FORU AGINDUA, otsailaren 26koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, José Antonio Jiménez Iglesias jaunari zehapena jartzen diona, Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea hausteagatik.

José Antonio Jiménez Iglesias jaunari irekitako 68/2001 zenbakiko zehapen espedientea aztertu da; espediente hori Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariaren ekainaren 22ko 746/2001 Foru Aginduaren bidez ireki zen, Castejongo Sepronak 2001eko apirilaren 9an jarritako salaketaren ondorioz, "Plana baja de Santa Ana" aldeko pistetan barna ibilgailu batekin zirkulatzeagatik, aurrean hiru erbi-txakur lasterka zituela, autoaren argiek zabaldutako bidean.

Karguen plegua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz jakinarazita, salatuak ez du alegaziorik aurkeztu horretarako ezarri epean. Hortaz, bidezkoa da zehapen prozedurari jarraipena ematea eta karguen plegua bere horretan uztea. Hortaz, 117.3 artikuluaren kontrako arau-hauste larria egin izanari eusten zaio, ehizan ibilgailu motordunak eta haien argiak erabiliz aritzeagatik.

Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 98. artikuluarekin bat,

EBATZI DUT:

1. José Antonio Jiménez Iglesias jaunari 300,51 euroko isuna jartzea eta urtebeterako ehizako lizentzia kentzea, edo bestela, hura lortzeko desgaitzea, urtebeterako, egindako arau-hausteagatik, aipatu Foru Legearen 122 b) artikuluan xedatutakoari jarraikiz, deusetan galarazi gabe isuna murrizteko aukerabidea, Foru Lege horren 106. artikuluan xedatutakoaren arabera.

2. Aipatu Foru Dekretuaren 106. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ondoko beharkizun hauek betetzen badira, isuna % 30 murriztuko da:

a) Isunaren gainerako zatia gehienez 15 egun balioduneko epean ordaintzea, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Arau-hausleak ordaintzea, osorik, aurreko atalean adierazi den epean, egotzi zaizkion kalte edo gaitzetatik heldu diren kalte-ordainak, hala nola tresna, arma edo animaliak berreskuratzeko diru-kopurua.

c) Arau-hausleak idatziz adieraztea ezarri zaion zehapenarekin eta eskatzen zaion kalte-ordainarekin ados dagoela eta espres egiten diola uko epe horretan inpugnazio-ekintzak burutzeko eskubideari.

Baldin eta adierazi den murrizte hori interesatzen bazaio, interesatuak Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko bulegoetara jo beharko du (Alondegi kalea, 1-2. solairua), Kontrol Administratiboaren Atalera. Bertan ordain-gutuna emanen zaio, orain igorri denaren ordez, eta isunaren zenbatekoa gutxitzeko dokumentazioa ere bai.

3. Isuna edozein banketxe edo aurrezki kutxatan ordaintzen ahal da, horretarako ordain-gutun ofiziala erabiliz, ebazpen hau administrazio mailan irmoa izanen den egunetik hamabost eguneko epean. Epe hori iraganik, premiamendu bidez kobratuko da diru hori.

4. Foru Agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen 4/1999 Legearen 114. eta 115. artikuluen arabera.

5. Foru Agindu honen berri ematea espedientatuari, salatzaileari, Kontrol Administratiboaren Atalari eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hogeita seian.-Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: a0204464