59. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

458/2002 FORU AGINDUA, apirilaren 18koa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, azaroaren 9ko 4466/1999 Foru Agindua aldatzen duena, Garraio Zerbitzuari dagokionez. Foru Agindu horren bidez Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko bulegoetako egitura ezarri zen.

Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak, azaroaren 9ko 4466/1999 Foru Aginduaren bidez, Departamentuko bulegoetako egitura ezarrri zuen.

Martxoaren 11ko 56/2002 Foru Dekretuaren bidez irailaren 13ko 392/1999 Foru Dekretuko 27, 28, 29 eta 30. artikuluak aldatu eta Garraio Zerbitzuko Atalen eginkizunak beste modu batean banatu dira. Foru Dekretu haren bidez Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko egitura organikoa ezarri zen.

Horregatik denagatik aldaketa horiek bulegoei aplikatu behar zaizkie.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 50. artikuluko 2. idatz-zatiaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Lehena.-Azaroaren 9ko 4466/1999 Foru Agindua aldatzea. Foru Agindu horren bidez Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko bulegoetako egitura ezarri zen. Garraio Zerbitzuan Gaitasun Agirien eta Aire nahiz Trenbide Zerbitzuen Bulegoa kendu eta Garraioko Ikerketa eta Estatistiken Bulegoa sortzen da.

Bigarrena.-Garraioko Ikerketa eta Estatistiken Bulegoa Garraio Zerbitzuko Zuzendaritzari atxikitzea. Eginkizun hauek izanen ditu:

-Aldian-aldian Nafarroako Foru Komunitateko garraioaren erreferentziako parametroei buruz txostenak eta estatistikak sortu eta prestatzea, baliabide guztiak (errepidea, burdinbidea eta hegazkinak) eta mota guztiak kontuan hartuz.

-Nafarroako Foru Komunitatearen barruan garraio sektoreko datu ofizialetan oinarriturik, orotariko indizeak aztertzea, mota guztiak (salgaienak eta bidaiarienak) kontuan hartuz.

-Txostenak egitea Garraio Zerbitzuaren egitekoei buruz.

-Bidaiarien lineako zerbitzuetarako dirulaguntzak emateko espedienteez arduratzea.

-Aldian-aldian txostenak egitea Bulegoaren jarduerei buruz.

-Indarra duten xedapenek ematen dizkioten beste eginkizunak, edo bere jardueraren barruan esleitzen zaizkionak.

Hirugarrena.-Garraioko Zehapenen Bulegoa Garraioen Ikuskapenaren eta Arbitraje Batzordearen Atalari atxikitzea. Atal honek orain arte zituen eginkizun berak izanen ditu.

Laugarrena.-Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea. Argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hemezortzian.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio, José Ignacio Palacios Zuasti.

Iragarkiaren kodea: A0204527