55. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

549/2002 EBAZPENA, apirilaren 3koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko Medikuntza Prebentibo eta Osasun Publikoaren barrutiko fakultatibo espezialista izateko 10 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa eta lekualdatze bidez betetzeko deialdia bete gabe gelditu dela adierazten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, azaroaren 21eko 1622/2001 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko Medikuntza Prebentibo eta Osasun Publikoaren barrutiko fakultatibo espezialista izateko 10 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa eta lekualdatze bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdi hori 2001eko abenduaren 21eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara (154. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta ez da izangairik aurkeztu. Beraz, bidezko da Medikuntza Prebentibo eta Osasun Publikoaren barrutiko fakultatibo espezialista izateko lanpostu hutsak bete gabe uztea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatu zuen abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuaren bidez esleituak ditudan eskurantzei jarraikiz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko Medikuntza Prebentibo eta Osasun Publikoaren barrutiko fakultatibo espezialista izateko 10 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa eta lekualdatze bidez betetzeko deialdia bete gabe gelditu dela adieraztea. Deialdia abenduaren 21eko 1622/2001 Ebazpenaren bidez onetsi zen eta 2001eko abenduaren 21eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 154. zenbakian hain zuzen.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen honen berri ematea Lizarrako Osasun Barrutiko Langileri Zerbitzuari, Nafarroako Ospitaleko Langileri Zuzendaritzari, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Langileri Zuzendaritzari, Tuterako Osasun Zerbitzuko Langileri Zerbitzuari, Nafarroako Osasun Publikoaren Institutuko Administrazio eta Langileri Atalari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerako Zerbitzuari eta Deialdiak Izapidatzeko Unitateari behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hiruan.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A0204115