55. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O Z A R

2002. urteko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak behin betikoz onetsirik

Berriozarko Udalak aurtengo otsailaren 7ko osoko bilkuran onetsi zuen hasiera batez 2002ko aurrekontu orokor eta bakarra (2002ko 36. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, martxoaren 22koa). Jendaurreko epea erreklamaziorik aurkeztu gabe iragan denez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 276. artikuluan eta harekin bat datozen xedapenetan ezarritakoarekin bat, aurrekontua eta bere betearazpen oinarriak behin betiko onetsita gelditu dira.

Hortaz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 277.1 artikuluan ezarritakoa betez, behin betiko onetsi den aurrekontua argitaratzen da. Hona hemen haren egitura eta zenbatekoak:

DIRUSARRERAK:

A) Eragiketa arruntak:

1.-Zuzeneko zergak: 974.168,49 euro.

2.-Zeharkako zergak: 518.673,45 euro.

3.-Tasak eta bestelako dirusarrerak: euroak 500.787,24.

4.-Transferentzia arruntak: 1.751.078,83 euro.

5.-Ondareko dirusarrerak: 22.087,19 euro.

B) Kapital eragiketak:

6.-Inbertsio errealak besterentzea: euroak 1.569.873,66.

7.-Transferentziak eta kapital gastuak finantzatzen dituzten bestelako dirusarrerak: 2.198.003,44 euro.

Dirusarrerak, guztira: 7.534.672,30 euro.

GASTUAK:

A) Eragiketa arruntak:

1.-Langileen gastuak: 2.165.837,23 euro.

2.-Zerbitzuak eta ondasun arrunten gastuak: 942.206,65 euro.

3.-Finantza-gastuak: 45.598,78 euro.

4.-Transferentzia arruntak: 416.621,58 euro.

B) Kapital eragiketak:

6.-Inbertsio errealak: 3.767.877,10 euro.

9.-Finantza-pasiboen aldaketa: euroak 196.530,96.

-Gastuak, guztira: 7.534.672,30 euro.

Berriozarren, bi mila eta biko apirilaren hemezortzian. Alkate udalburua, Benito José Ríos Ochoa.

Iragarkiaren kodea: A0204370