55. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R T I K A

Austriako larizio pinuak enkantean, ehuneko hamar merkeago

2002ko otsailaren 25eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako enkantea eman gabe gelditu baitzen, Kontzeju honek berriz ere enkantea eginen du, hasierako prezioak ehuneko hamar merkatuta, oihan aprobetxamendu hau saltzeko. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 143. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Hona hemen:

Lotea: Austriako 4.188 larizio pinu, 431 metro kubiko zur eta 330 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak. Alderdia: Pinar de las Canteras, Artikako Kontzejuko hermendian.

Hasierako prezioa: 1.752.300 pezeta (10.531,54 euro).

Proposamenak aurkezteko epea iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamabosgarren egun naturalean bukatuko da, eguerdiko ordu batean.

Hirugarren enkantea: enkante hau eman gabe gelditzen bada, handik astebetera berriz eginen da ehuneko hogei merkeago.

Baldintzak Berriobeitiko Udaleko idazkaritzan daude interesatuen eskura eta enkantea hasi aurretik irakurriko dira.

Artikan, bi mila eta biko apirilaren hamabostean. Kontzejuko burua, Susana García Cámara.

Iragarkiaren kodea: A0204324