55. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Enplegatuen zerrenda eratzeko deialdi murriztua, arkitekto tekniko edo aparejadore lanpostuak bitarteko gisa betetzeko

Alkatetzak, 2002ko martxoaren 21ean emandako ebazpenaren bitartez, Iruñeko Udaleko eta bere erakunde autonomoetako langileentzako deialdi murriztua onetsi zen, arkitekto tekniko edo aparejadore lanpostuak bitarteko gisa beteko dituzten enplegatuen zerrenda bat osatzeko.

Hamar egun naturalekoa da eskabideak aurkezteko epea, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Baldintzak interesatuen eskura daude, Langileria Departamentuan (Zapateria, 40-1.a; Iruña).

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hogeita bian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0203341