54. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

555/2002 EBAZPENA, apirilaren 3koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko Alergologiaren barrutiko fakultatibo espezialista izateko bi lanpostu huts merezimendu-lehiaketa eta lekualdatze bidez betetzeko deialdia bete gabe gelditu dela adierazten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, otsailaren 13ko 226/2002 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko Alergologiaren barrutiko fakultatibo espezialista izateko bi lanpostu huts merezimendu-lehiaketa eta lekualdatze bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdi hori 2002ko otsailaren 27ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara (25. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta ez da izangairik aurkeztu. Beraz, bidezko da Alergologiaren barrutiko fakultatibo espezialista izateko lanpostu hutsak bete gabe uztea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatu zuen abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuaren bidez esleituak ditudan eskurantzei jarraikiz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko Alergologiaren barrutiko fakultatibo espezialista izateko bi lanpostu huts merezimendu-lehiaketa eta lekualdatze bidez betetzeko deialdia bete gabe gelditu dela adieraztea. Deialdia otsailaren 13ko 226/2002 Ebazpenaren bidez onetsi zen eta 2002ko otsailaren 27ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 25. zenbakian hain zuzen.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen honen berri ematea Nafarroako Ospitaleko Langileri Zuzendaritzari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerako Zerbitzuari eta Deialdiak Izapidatzeko Unitateari behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hiruan.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A0204121