54. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

Tuterako Udalaren zerbitzu kontratua, 2002. urteko Santa Ana bestetako ikuskizun publikoak kontratatzeko

Tuterako Udaleko Gobernu Batzordeak, 2002ko apirilaren 19an egin bilkuran, 2002. urteko Santa Ana bestetako ikuskizun publikoak kontratatzeko zerbitzuen kontratazioari buruzko espedientea onetsi zuen. Oinarrizko aurrekontu edo hasierako prezioa 117.200 eurokoa izanen da (ehun eta hamazazpi mila eta berrehun euro).

Lehiaketa irekia eginen da, izapide arruntak eginez.

Behin-behineko fidantza: 2.344 euro (bi mila hirurehun eta berrogeita lau euro).

Erosketa ekartzeko epea: 2002ko uztailaren 24a, 25a, 26a, 27a, 28a, 29a eta 30a.

Eskaintzak edo proposamenak aurkeztea: Tuterako Udalaren erregistro orokorrean, hogeita sei egun naturaleko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, azken eguneko (edo hori balioduna ez bada, hurrengo egun balioduneko) arratsaldeko ordu bat eta erdiak arte.

Administrazio klausula partikularren plegua eta proposamen ekonomikoaren eredua interesatuen eskura daude Tuterako Udaleko Hiritarrak Laguntzeko Zerbitzuan.

Tuteran, bi mila eta biko apirilaren hogeita bian. Zinegotzi delegatua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0204506