54. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E U L A T E

Ameskoa-Eulateko Zaharren Egoitzako ekipamenduaren erosketa prozedura irekiaren bitartez kontratatzeko lehiaketa publikoa

Kontratazio organoa: osoko bilkura.

Modalitatea: lehiaketa publiko irekia.

Baldintzen plegua: osoko bilkurak 2002ko urtarrilaren 11n hartu erabakiaren bitartez onetsi zuen lehiaketako klausula administratibo partikularren plegua.

Xedea: Ameskoako Zaharren Egoitzako ekipamendua.

Hasierako prezioa: gehienez ere euroak 299.169,41, BEZa barne.

Epea: bi hilabete.

Behin-behineko fidantza: 5.983,39 euro.

Behin betiko fidantza: adjudikazio prezioaren % 4.

Eskabideak aurkezteko tokia eta epea: Eulateko Udaleko idazkaritzan, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hogeita sei egun naturaleko epean, azken eguneko eguerdiko hamabiak arte. Azken egun hori larunbata edo igandea bada, epea hurrengo egun baliodunean bukatuko da.

Aurkeztu beharreko agiriak: hiru kartazal aurkeztuko dira. A kartazalean, dokumentazioa eta erreferentziak: baldintzen pleguan zehaztutakoak. B kartazalean, proposamen ekonomikoa eta, azkenik, C kartazalean, agiriak.

Bestelako xehetasunak: klausula administratibo partikularren plegua eta proiektua interesatuen eskura egonen dira Eulateko Udaleko idazkaritzan, bulego orduetan, eta baita Transcolor, S.L.n ere (Urederra ibaia plaza, 7, Lizarra).

Eulaten, bi mila eta biko apirilaren hamaikan. Alkatea, Pablo García de Eulate García de Eulate.

Iragarkiaren kodea: A0204319