54. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E U L A T E

Lehiaketa publikoa, Eulateko hornidura eta saneamendu sareak berritzeko 3. faseko obrak prozedura irekiaren bitartez kontratatzeko

Kontratazio organoa: osoko bilkura.

Modalitatea: lehiaketa publiko irekia.

Baldintzen plegua: osoko bilkurak 2002ko urtarrilaren 11n hartu erabiaren bitartez onetsi zuen lehiaketako klausula administratibo partikularren plegua.

Xedea: Eulateko hornidura eta saneamendu sareak berritzeko 3. fasea.

Hasierako prezioa: gehienez ere 340.736,40 euro, BEZa barne.

Obrak egiteko epea: lau hilabete.

Behin-behineko fidantza: 6.814,73 euro.

Behin betiko fidantza: adjudikazio prezioaren % 4.

Enpresaren sailkapena: E taldea, 1. azpitaldea, D kategoria.

Eskabideak aurkezteko tokia eta epea: Eulateko Udaleko idazkaritzan, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hogeita sei egun naturaleko epean, azken eguneko eguerdiko hamabiak arte. Azken egun hori larunbata edo igandea bada, epea hurrengo egun baliodunean bukatuko da.

Aurkeztu beharreko agiriak: hiru kartazal aurkeztuko dira. A kartazalean, agiriak eta erreferentziak: baldintzen pleguan zehaztutakoak. B kartazalean, proposamen ekonomikoa eta, azkenik, C kartazalean agiriak.

Bestelako xehetasunak: klausula administratibo partikularren plegua eta proiektua interesatuen eskura egonen dira Eulateko Udaleko idazkaritzan, bulego orduetan, eta baita Transcolor, S.L.n ere (Urederra ibaia plaza, 7, Lizarra).

Eulaten, bi mila eta biko apirilaren hamaikan. Alkatea, Pablo García de Eulate García de Eulate.

Iragarkiaren kodea: A0204318