54. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A S T E J O N

Haur hezkuntzako lehen zikloko ikastetxea kudeatzeko kontratazioa

Castejongo Udalak, 2002ko martxoaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen Castejongo Haur hezkuntzako lehen zikloko ikastetxearen kudeaketa kontratatzea, oinarri hauei jarraituz:

-Xedea: Castejongo Haur hezkuntzako lehen zikloko ikastetxea kudeatzeko zerbitzua kontratatzea.

-Kontratatzeko prozedura: irekia. Kontratatzeko modua: lehiaketa. Tramitazio arrunta.

-Kontratuaren aurrekontua: 771.930 euro, BEZa barne.

-Kontratatzeko baldintzen plegua: interesatuen eskura dago Castejongo Udaleko bulegoetan.

-Proposamenak aurkezteko epea: 26 egun, lizitazio iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, baldintzen pleguko ereduari jarraituz.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak sor ditzan.

Castejonen, bi mila eta biko apirilaren hamazazpian. Alkate udalburua, Francisco Javier Sanz Carramiñana.

Iragarkiaren kodea: A0204316