54. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Lehiaketa publikorako deialdia, berriz ere, Sanduzelain liburutegia eta gizarte etxea egiteko obretarako

Iruñeko Udalak 2002ko apirilaren 11ko osoko bilkuran hartu erabakiaren bitartez, lizitaziorako deia egin da, berriz ere, Sanduzelain liburutegia eta gizarte etxea eraikitzeko proiektuan jasotako obrak kontratatzeko. Hona hemen baldintza orokorrak:

Kontratuaren xedea: liburutegia eta gizarte etxea egitea Sanduzelain.

Adjudikatzeko modua: lehiaketa publikoa.

Enpresaren sailkapena: C taldea, 2. azpitaldea, d kategoria; C taldea, 4 eta 6. azpitaldeak, c kategoria.

Kontrataren aurrekontua: 3.454.798,18 euro.

Obrak egiteko epea: erabat bukatu beharko dira, gehienez ere bortzehun eta berrogei egun naturaleko epean.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: eskaintzak Iruñeko Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira, hogeita sei egun naturaleko epean, lizitazio iragarkia argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza ekonomiko-administratiboen pleguan zehazten direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekiko dira, lizitazio iragarkian zehazten den egunean eta tokian.

Baldintza ekonomiko-administratiboen plegua lizitatzaileen eskura dago, azter dezaten, Obra bulegoan (Merkatuko karrika, 11-3.a).

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hamabortzean. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ............, NAN zk.: ............., bizilekua: ..........., helbidea: ............, Iruñeko helbidea, jakinarazpenetarako: .........., nire izenean ez bada, ondokoa ordezkatuz: ........... Sanduzelain liburutegia eta gizarte etxea egiteko obrak egiteko planoen, aurrekontuaren eta baldintzen pleguaren berri baitut, hitz ematen dut oso-osorik eginen ditudala aipatu agiriei hertsiki lotuz eta diru honen aldera: ......... (letraz) .......... euro eta, gehienez ere honelako epean: .......... (letraz) ......... egun.

(Data eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0204282