54. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U R R A U L G O I T I

Laguntza teknikoko lehiaketa publikoa

Xedea: Urraulgoitiko Elkoatz, Zabaltza eta Eparozko hornidura eta saneamendu sareak eta zoladura berritzeko obren proiektua prestatzea eta zuzendaritza fakultatiboaz arduratzea.

Laguntza teknikoaren ordainsarien aurrekontua: 38.584,98 euro, BEZa barne.

Behin-behineko fidantza: hasierako prezioaren ehuneko 2.

Adjudikatzeko, lehiaketa irekia eginen da.

Proposamenak Urraulgoitiko Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira (San Adrian, z.g., Irurozki, Urraulgoiti), hogeita sei egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, azken egun balioduneko arratsaldeko ordu bata baino lehen.

Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausulen pleguan agertzen direnak.

Proposamen ekonomikoak irekitzea: Urraulgoitiko Udalean, proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko bosgarren egun baliodunean, arratsaldeko ordu batean.

Administrazio klausulen plegua interesatuen eskura dago Udalaren idazkaritzan, astearte eta ostiraletan, goizeko bederatzietatik arratsaldeko hiruak arte.

Urraulgoitin, bi mila eta biko apirilaren bederatzian. Alkatea, Martín Iriarte Vizcay.

Iragarkiaren kodea: A0204227