54. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Lehiaketa publikoaren deialdia. Sare elektrikorako lotura duten eguzkitiko energia fotovoltaikoko bi instalazio eta monitorizazioko ekipo espezifikoa ekarri eta muntatzeko kontratazioa, giltzak eskura emanda

Alkatetzak 2002ko apirilaren 5ean eman ebazpenaren bitartez (20/MA) lizitaziorako deia egin da, sare elektrikorako lotura duten eguzkitiko energia fotovoltaikoko bi instalazio eta monitorizazioko ekipo espezifikoa ekarri eta muntatzeko kontratazioa egiteko, giltzak eskura emanda.

Adjudikazio modua: lehiaketa publikoa.

Gehieneko aurrekontua: 42.100 euro (BEZa eta aplikatzeko diren gainerako tributuak barne).

Proposamenen aurkezpena: Iruñeko Udalaren erregistro orokorrean (Casa Marceliano, Merkatuko kalea, 7-9), hogeita zazpigarren egun naturala arte, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula ekonomiko- administratiboen eta baldintza tekniko partikularren pleguan agertzen direnak; jatorrizkoak beharko dute izan edo indarra duen legediaren arabera kautotutako kopiak.

Proposamen ekonomikoak irekitzea: jendaurrean, baldintzen pleguko 9.3 klausulan xedatuari jarraikiz.

Klausula ekonomiko-administratiboen eta baldintza tekniko partikularren plegua interesatuen eskura dago, Energi Agentziaren bulegoetan, Ingurumen eta Osasun Alorrean (kale Nagusia, 20-behea).

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren bederatzian. Alkate udalburua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0204226