54. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O R B A R A

Herri larreen enkantea

Orbarako Udalak lehiaketa publikorako deia egin du, Mutia mendiko herri larreak errentan emateko, Orbarako udal mugapean baitaude.

Eskaintzak gutunazal itxian aurkeztuko dira, Udal idazkaritzan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamaseigarren egun naturaleko eguerdiko hamabiak arte. Jarraian pleguak irekitzeari ekinen zaio.

Errenta aldia: zortzi urte.

Hasierako prezioa: mila zortziehun eta hiru (1.803) euro, BEZa kanpo.

Baldintzen plegua interesatuen eskura dago Udal honen idazkaritzan.

Orbaran, bi mila eta biko apirilaren hamabostean. Alkate udalburua, Fermín Arrikaberri Camino.

Iragarkiaren kodea: A0204224