54. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E U S A

Oihan enkantea

Eusako Kontzejuak, behar bezala baimenduta, plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen du, oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

Lote bakarra: 128 makal, 156,00 metro kubiko zur eta 31,00 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak. Hasierako prezioa: 4.086,31 euro.

Proposamenak aurkezteko epea bukatuko da iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hamahirugarren egun naturalean, arratsaldeko zortzietan eta betiere iragarki honetako ereduari jarraituz aurkeztuko dira. Enkantea egun berean eginen da, arratsaldeko zortziak eta laurdenetan. Enkantean parte hartu ahal izateko, hasierako prezioaren ehuneko 2 utzi izana frogatu beharko da.

Espedientea eta baldintzen plegua interesatuen eskura daude Ezkabarteko Udaleko idazkaritzan (Kontzejuen Atala; telefonoak: 948-331673/330341).

Eusan, bi mila eta biko apirilaren hamaikan. Alkatea, Félix Idoate Munárriz.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ................., adinez nagusia. NAN zk.a: .................. Helbidea: ............. (herria, kalea, probintzia)

Eusako Kontzejuak enkantea eginen duela jakinik, hain zuen ere .......... makal, ........metro kubiko egiten dutenak saltzeko. Ezaguturik, orobat, adjudikazio horren baldintzak eta horiek erabat onarturik, ............ (letraz eta zenbakiz) ........... euro eskaintzen ditut haren truke.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0204179