54. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E R R O I B A R

Lurzoru urbanoaren mugaketaren aldaketa, Merkiritzen

Erroibarko Udalak, 2002ko apirilaren 17an egin zuen osoko bilkuran, Mezkirizko Arau Subsidiarioen aldaketa hasiera batean onetsi zuen. Aldaketa Martin Ibarra Murillok sustatu du eta 13. poligonoko 579. lurzatiari dagokio.

Espedientea Udaletxeko idazkaritzan (Frantziako errepidea z/g, Lintzoain-Nafarroa) egonen da ikusgai, iragarki hau argitaratu ondoko hilabeteko epean.

Erroibarren, bi mila eta biko apirilaren hemezortzian. Alkatea, Francisco Almirantearena Juango.

Iragarkiaren kodea: a0204140