54. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

TORRES DEL RIO

Laguntza teknikoa kontratatzeko lehiaketa publikoa

Torres del Rioko Udalak lizitaziorako deia egin du, laguntza teknikorako kontratu hau esleitu beharrez:

-Kontratuaren xedea: Torres del Rioko karriketan sareak partez berritzeko eta zola emateko obren proiektu teknikoa, obra zuzendaritza eta segurtasun eta osasun arloko koordinazioa prestatzea.

-Kontratazio mota: prozedura irekia eta lehiaketa bidez.

-Lizitazioaren aurrekontua, gehienez ere: 17.998,75 euro, B.E.Z. barne.

-Egiteko epea: hiru hilabete.

-Proposamenen aurkezpena: Torres del Rioko Udaleko erregistro orokorrean, hogeita seigarren egun naturala arte, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan agertzen direnak.

-Proposamen ekonomikoaren eredua: administrazio klausula partikularren pleguan agertzen da.

-Proposamen ekonomikoak noiz eta non ireki: proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko bigarren ortzegunean, 13:00etan, Torres del Rioko Herriko Etxean.

Dokumentazioa interesatuen eskura dago, udal bulegoetan.

Torres del Rion, bi mila eta biko apirilaren zortzian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0204070