54. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

915/02 EBAZPENA, apirilaren 10ekoa, Ingurumen zuzendari nagusiak emana, Villafrancako La Dehesa alderdiko zerritegia handitzeko proiektua, Javier Elcuaz Barbería jaunak sustatua, jendaurrean jartzen duena, ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioko prozedurari ekiteko.

Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak jakinarazi duenez, jarduera 97/11/EE Zuzentarauko 1. eranskinari dagokio eta beraz Ingurumenaren gaineko Ebaluazioari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretuaren arabera izapidatu behar da (Dekretu hori maiatzaren 8ko 6/2001 Legearen bidez aldatu zen).

Horrenbestez, Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioari buruzko eginkizunak esleitzen dituen abenduaren 4ko 580/1995 Foru Dekretuko 3.1.b) artikuluarekin bat, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak uztailaren 29ko 1028/1999 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskurantzen arabera,

EBATZI DUT:

1. Villafrancako La Dehesa alderdiko zerritegia handitzeko proiektua, Javier Elcuaz Barbería jaunak sustatua, jendaurrean jartzea, hogeita hamar egun baliodunetan, ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioko prozedurari ekiteko.

Horretarako, espedientea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebiztza Departamentuan (Iruñeko Alondegiaren kaleko 1eko lehen oinean) eta Villafrancako Herriko Etxean egonen da eskuragarri, bulegoko ordu baliodunetan, epe horretan bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezen.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Foru Komunitatean zabaltzen diren egunkarietan argitaratzea.

3. Ebazpen hau Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari, Villafrancako Udalari eta sustatzaileari jakinaraztea, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hamarrean.-Ingurumen zuzendari nagusia, José Ignacio Elorrieta Pérez de Diego.

Iragarkiaren kodea: A0204109