54. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

78/2002 FORU AGINDUA, martxoaren 26koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Udaletako Musika Eskoletarako dirulaguntzen 2002ko deialdiaren oinarriak onesten dituena. I. eranskinean ageri dira.

Abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren bidez, Musika eta Dantza Eskolen sorrera eta funtzionamendurako oinarrizko arauak ezarri ziren. Musika eskola batzuek ireki eta funtzionamenduan jartzeko baimena jaso dute eta, beraz, denetan entitate titularrak bere gain hartu du musika eskolaren sostengu ekonomikoa, Foru Dekretu horren 20. artikuluak ezartzen duen bezala.

Hala ere, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak badu aurrekontuko kontusail bat udala titular duten musika eskolak finantzatzen laguntzeko.

Foru Agindu honen xedea da deialdi bat onestea, ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legean xedaturikoaren arabera emanen diren dirulaguntzen gaineko arauak ezartzeko. Aipatu Foru Legeak ezartzen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen Foru Legearen 36. artikuluko c) atalak ematen dizkidan ahalmenez baliaturik,

AGINDU DUT:

1. Udaletako Musika Eskoletarako dirulaguntzen 2002ko deialdiaren oinarriak onestea.

2. Foru Agindu hau eta I. eta II. eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Foru Agindu hau eta I. eta II. eranskinak igortzea Ekonomi eta Ogasun Departamentuko kontu-hartzaile delegatuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Araubide Bereziko Irakaskuntzaren eta Teknologia Berrien Zerbitzura, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura eta Ikastetxe Publikoak Finantzatzeko Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hogeita seian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús Laguna Peña.

I. ERANSKINA

Udaletako Musika Eskoletarako dirulaguntzen 2002ko deialdiaren oinarriak

1.-Deialdiaren xedea.

Deialdi honen xedea da toki administrazioak edo horiei loturik edo horien menpe dauden entitateak titular dituzten musika eskoletarako dirulaguntzen kontzesioa arautzea, 2001. urtean.

2.-Onuradunak.

Deialdi honetako dirulaguntzak eska ditzakete musika eskolen titular diren toki administrazioek edo horiei loturik edo horien menpe dauden entitateek, betiere eskola horiek Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan inskribaturik baldin badaude eta musikako oinarrizko kontserbatorioak izan ez badira. Oinarrizko musika kontserbatorioak izan diren musika eskoletarako beste deialdi bat izanen da.

3.-Aurreikusiriko laguntzak.

Deialdi honetan arauturiko laguntzak musika eskolen mantentze eta funtzionameduaren finantzazioan hein batean laguntzeko erabiliko dira 2001/2002 ikasturtean, betiere eskola horien diru iturria titularren ekarpenak eta ikasleek ordaintzen dituzten tarifa edo prezio publikoak badira.

Horrenbestez, Foru Agindu honen arabera musika eskolen mantentze eta funtzionamendurako emanen diren dirulaguntzak LOGSEren 39.5 artikuluan aurreikusitako ikasketa arautu gabeetarako izanen dira osorik.

4.-Eskaerak egiteko epea eta aurkeztu beharreko agiriak.

4.1. Dirulaguntzak jaso nahi dituztenek eskabide orria aurkeztu beharko dute, Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean, Departamentu honetako Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuan, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Erregistroan edo azaroaren 26ko 30/92 Legearen 38.4 artikuluan adierazten diren tokietan.

4.2. Eskabidea aurkeztu beharko du legezko ordezkariak, Musika Eskolaren titularra den organo eskudunaren Erabakiaren bidez ahalmena izanen duenak. Udala ez denean, entitatearen estatutuak erantsiko dira.

4.3. Eskabidearekin batera honakoak aurkeztuko dira, Foru Agindu honen eranskineko ereduaren arabera:

4.3.1. Musika eskolaren dirusarrera eta gastuen 2001eko aurrekontu burutuak, eskolaren titularra den entitateko organo eskudunak onetsiak. Horietan zehaztuko dira, gutxienez, udalek edo horiei loturik edo horien menpe dauden entitateek, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak, beste administrazio publiko batzuek eta partikularrek emandako dirusarrerak. Gastuen aurrekontu burutuan zehaztuko dira, gutxienez, irakasleen gastuak eta horien karga sozialak, irakasleak ez diren gainerako langileen datu berberak, ekipamendu gastuak eta urtean egindako berritzeenak, eta musika eskolaren funtzionamendu eta kontserbazio gastuak.

4.3.2. Eskolaren dirusarrera eta gastuen 2002ko hasierako aurrekontua, eskolaren titularra den entitateak onetsia, gutxienez ere aurreko lerroaldean aipaturikoak zehaztuko dituena. Hori izan ezean, 2001eko aurrekontu burutua hartuko da kontuan.

4.3.3. Eskolaren titularra den entitateak onetsitako tarifa edo prezio publikoak, 2001/2002 ikasturtean ikasleei kobratzen zaizkienak.

4.4. Dirulaguntza eskaera ez bada osorik bete edo eskaera baloratzeko garrantzitsuak diren atalak behar bezala egiaztatu ez badira, akatsa zuzen dezala eskatuko zaio entitate titularrari; horretarako hamar egun balioduneko epea izanen da gehienez ere, jakinarazpen egunaren ondokotik hasita. Eskaturiko agiriak osatzen ez badira, musika eskolaren titularrak dirulaguntza lortzeko izan dezakeen eskubidea galdu eginen du.

5.-Dirulaguntzaren zenbatekoa ezartzeko prozedura.

5.1. Deialdi honetako dirulaguntzak indarra duen gastuen aurrekontuko "Udaletako Musika eskoletarako dirulaguntzak" izeneko 41610-4600-422902 kontusailaren kargura emanen dira. Gehienez ere 481.477 euro eginen dute.

5.2. Aurrekontuko kontusail horretako 433.329 euro banatuko dira eskola bakoitzeanmatrikulatuta dauden ikasleen zuzeneko proportzioan (eskola guztien kopurua aldean jarrita), ondoko neurrien arabera:

-1 LOGSEren 39.5 artikuluan aurreikusitako ikasketa arautu gabeetako hastapenean ari diren ikasleentzat.

-2/3 LOGSEren 39.5 artikuluan aurreikusitako ikasketa arautu gabeetako irakasgai osagarrien klaseak hartzen dituzten ikasleentzat.

-2,5 LOGSEren 39.5 artikuluan aurreikusitako ikasketa arautu gabeetako instrumentu ikasleentzat, baldin eta aldi berean irakasgai osagarrien klaseak hartzen badituzte (musikako hizkuntza edo ahozko zein instrumentuzko taldeak), 421/1992 Foru Dekretuko 9.1.b) artikuluak ezartzen duen moduan. Kasu honetan kontuan hartuko da instrumentuko ikasleen eta irakasgai osagarrikoen arteko gutxienekoa.

5.3. Lehen banaketa hau behin-behinekoa izanen da, Foru Agindu honetako 5.2. puntuari dagozkion dirulaguntzari buruzko behin betiko ebazpenari egin dakizkiokeen errklamazio edo errekurtsoei erantzun artekoa. Gainerakoa, 48.148 euro, Foru Agindu honen 5.2. puntuko dirulaguntzak onesteko ebazpenaren kontra aurkezten diren erreklamazio edo errekurtsoak onartuz gero eman beharreko dirulaguntzetarako erabiliko da edo behin-behinekoz emandako dirulaguntza osatzeko, behin-betiko bihurtuko baita, 5.2. idatz-zatikoen irizpide berdinekin.

5.4. Eskola bakoitzarentzat 5.2 eta 5.3 ataletan ezarritakoa aplikaturik lortzen den zenbatekoa ez da izanen entitate titularrak eskolaren funtzionamendu eta mantentzerako 2000n jarritako diru kopurua baino handiagoa; diru kopuru hori ekitaldi horretako aurrekontu burutuan sartuta egonen da. Musika eskolaren batek 2001/2002 ikasturtetik hasita lortzen badu Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren funtzionamendu baimena, ez zaio ezarriko lerroalde honetako gehieneko muga.

Eskola bakoitzarentzat 5.2 eta 5.3 ataletan ezarritakoa aplikaturik lortzen den zenbatekoa ez da izanen eskolaren 2002ko gastuen hasierako aurrekontuaren % 33 baino handiagoa.

Aurreko bi lerroaldeetan ezarritako gehienekoak gaindituz gero, lortutako laguntzaren zenbatekoa murriztu eginen da gehieneko horiek gaindi ez daitezen.

Aurreko lerroaldea aplikatzeagatik eskuragai gelditzen den kopurua 5.2 atalean ezarririko irizpide berei jarraikiz banatuko da Musika Eskolen artean, behin bakarrik, horien dirulaguntzak 5.4 atalean ezarririko mugak gainditu ez baditu, hala 5.2 atalean aipatu banaketan nola 5.3 atalean.

5.5. Eskola bakoitzean instrumentu, maila eta irakasgai osagarri ezberdinetan eta hastapenean dauden ikasleen kopurua, dirulaguntzaren kalkulua egiterakoan kontuan hartuko dena, Departamentu honetako Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuaren esku dagoena izanen da.

Horretarako, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak, Foru Agindu hau igorri eta hilabeteko epean, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura eskola bakoitzeko ikasle kopuruaren egoera-orriak eramanen ditu, eskola bakoitzak ematen dituen mailen, instrumentuen eta irakasgai osagarrien eta musika hastapenaren arabera sailkatuak. Kanpoan utziko dira musika eskolak baimenduak ez dituen instrumentu, ikasketa plan edo mailetan ari diren ikasleak.

6.-Dirulaguntzak ematea.

Deialdi hau ebatziko da, Departamentuko Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuaren txostena ikusi ondoren, Hezkuntza zuzendari nagusiak emandako Ebazpenaren bidez, Foru Agindu honen 4. eta 5.3 puntuetan ezarritako epea bukatu eta hurrengo hiru hilabeteen barnean. Epe horretan ebazten ez badira, eskaerak ezetsitzat jo beharko dira.

Entitate titularrak dirulaguntza hauetatik kanpo geratuko dira, baldin eta 4. atalean aipaturiko epean atal horretako agiri guztiak aurkezten ez badituzte edo Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura eramaten ez badituzte eskolako ikasleen matrikulako datuak.

7.-Onuradunaren betebeharrak.

Dirulaguntza hauen onuradun diren entitateek hartutako dirua Foru Agindu honen 3. atalean aipatzen den helbururako erabili beharko dute.

Horretarako, entitate titularreko organo eskuduneko idazkariak, alkatearen edo organo eskudun horretako buruaren oniritziaz ziurtatuko du, hartutako dirua musika eskolako dirusarreren aurrekontuan sartu dela eta musika eskolako gastuen finantzaziokoak ez diren kontusailetara ez dela transferitu. Ziurtagiri hori Departamentu honetako Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuan aurkeztuko da 2003ko martxoaren 1aren aurretik.

Ziurtagiri hori aurkezten ez bada, onuradunek itzuli egin beharko diote Foru Ogasunari hartu den eta ezarritako helbururako erabili ez den dirua eta, gainera, ezin izanen dute parte hartu helburu bereko diruguntzak emateko 2002. urtean egiten den deialdian.

8.-Bateragarritasuna.

Deialdi honen bidez ematen diren dirulaguntzak bateragarriak dira onuradunek administrazio honetatik, beste administrazio publiko batzuetatik edo nazioko zein nazioarteko beste erakunde publiko edo pribatu batzuetatik edo partikularrengandik jasotzen dituzten dirulaguntzekin.

9.-Errekurtsoak.

Deialdi honen eta bere oinarrien kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

10.-Indarra hartzea.

Foru Agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

II. ERANSKINA

Diruzaintzako saldoa, 99/12/31n

...............(e)ko Musika Eskolaren 2000rako Dirusarrera eta Gastuen aurrekontu Burutua.

Dirusarreren aurrekontua

III. kapitulua.-Tasak, prezio publikoak eta bestelako dirusarrerak

-Ikasleen diru-ekarpenak irakaskuntzarako

-Bestelakoak (fotokopien ondoriozko dirusarrerak, eskolaz kanpoko jarduerak...)

IV. kapitulua.-Transferentzia arruntak

-Nafarroako Gobernutik, ekitaldiko gastuetarako

-Udaletik edo horri loturik edo horren menpe dauden entitateetatik, ekitaldiko gastuetarako

-Bestelako erakunde pribatu edo publikoetatik, ekitaldiko gastuetarako

V. kapitulua.-Ondareko dirusarrerak.

-Kontu korronteetako korrituak eta beste

VI. kapitulua.-Inbertsio errealak besterentzea

-Ekipoak, altzariak eta beste saltzea

VII. kapitulua.-Kapital transferentziak

-Nafarroako Gobernutik, inbertsioetarako

-Udaletik edo horri loturik edo horren menpe dauden entitateetatik, inbertsioetarako

-Bestelako erakunde pribatu edo publikoetatik, inbertsioetarako

VIII. eta IX. kapituluak.-Finantza aktibo eta pasiboak

-Harturiko maileguak, emaniko maileguak itzultzea eta beste

Dirusarrerak, guztira

Gastuen aurrekontua

I. kapitulua.-Langileen gastuak

-Irakasleak

.Lansari gordinak

.Entitatearen kargurako kostu sozialak

-Irakasle ez diren langileak

.Lansari gordinak

.Entitatearen kargurako kostu sozialak

II. kapitulua.-Gastu arruntak

-Funtzionamendu gastuak (argia, ura, telefonoa, garbiketa, berokuntza, konponketak, eskolaz kanpoko jarduerak eta bestelako gastuak)

IV. kapitulua.-Transferentzia arruntak

-Ikasleendako laguntzak eta beste

VI. kapitulua.-Inbertsio errealak

-Ekipo informatikoak, instrumentuak, ikus-entzunezkoak, altzariak eta beste erostea

-Hobetzeko lanak

VIII. eta IX. kapituluak.-Finantza aktiboak eta pasiboak

-Harturiko maileguak itzultzea, maileguak ematea

Gastuak, guztira

............(e)n, 2001eko ...........aren ...(e)an.

O.E.

Alkatea edo entitateUdaleko edo entitate

titularreko burua titularreko idazkaria

Diruzaintzako saldoa, 2000/12/31n

..............(e)ko Musika Eskolaren 2001erako Dirusarrera eta Gastuen Aurrekontu finkatua.

Dirusarreren aurrekontua

III. kapitulua.-Tasak, prezio publikoak eta bestelako dirusarrerak

-Ikasleen diru-ekarpenak irakaskuntzarako

-Bestelakoak (fotokopien ondoriozko dirusarrerak, eskolaz kanpoko jarduerak...)

IV. kapitulua.-Transferentzia arruntak

-Nafarroako Gobernutik, ekitaldiko gastuetarako

-Udaletik edo horri loturik edo horren menpe dauden entitateetatik, ekitaldiko gastuetarako

-Bestelako erakunde pribatu edo publikoetatik, ekitaldiko gastuetarako

V. kapitulua.-Ondareko dirusarrerak.

-Kontu korronteetako korrituak eta beste

VI. kapitulua.-Inbertsio errealak besterentzea

-Ekipoak, altzariak eta beste saltzea

VII. kapitulua.-Kapital transferentziak

-Nafarroako Gobernutik, inbertsioetarako

-Udaletik edo horri loturik edo horren menpe dauden entitateetatik, inbertsioetarako

-Bestelako erakunde pribatu edo publikoetatik, inbertsioetarako

VIII. eta IX. kapituluak.-Finantza aktibo eta pasiboak

-Harturiko maileguak, emaniko maileguak itzultzea eta beste

Dirusarrerak, guztira

Gastuen aurrekontua

I. kapitulua.-Langileen gastuak

-Irakasleak

.Lansari gordinak

.Kostu sozialak

-Irakasle ez diren langileak

.-Lansari gordinak

.-Kostu sozialak

II. kapitulua.-Gastu arruntak

-Funtzionamendu gastuak (argia, ura, telefonoa, garbiketa, berokuntza, konponketak, eskolaz kanpoko jarduerak eta bestelako gastuak)

IV. kapitulua.-Transferentzia arruntak

-Ikasleendako laguntzak eta beste

VI. kapitulua.-Inbertsio errealak

-Ekipo informatikoak, instrumentuak, ikus-entzunezkoak, altzariak eta beste erostea

-Hobetzeko lanak

VIII. eta IX. kapituluak.-Finantza aktiboak eta pasiboak

-Harturiko maileguak itzultzea, maileguak ematea

Gastuak, guztira

............(e)n, 2001eko ...........aren ...(e)an.

O.E.

Alkatea edo entitateUdaleko edo entitate

titularreko buruatitularreko idazkaria

Iragarkiaren kodea: A0203586