54. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

EBAZPENA, 2001eko azaroaren 30ekoa, Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Lan Osasunaren Institutuko informazio sistemen laguntza teknikoaren kontratua luzatzen duena, 2002ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31raino.

Indarra duen legerian xedatutakoa betetzeko, aditzera ematen da Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusiak 2001eko azaroaren 30ean emandako Ebazpenaren bidez honako kontratu hau luzatu dela:

-Xedea: Nafarroako Lan Osasunaren Institutuko informazio sistemen laguntza teknikoa kontratatzea.

-Adjudikatzeko modua: kontratua berritzea.

-Adjudikazioaren prezioa: 87.146,76 euro.

-Adjudikazio hartzailea: "Ibermática, S.A."

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hogeita zazpian.-Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusia, Juan Santafé Rodrigo.

Iragarkiaren kodea: A0203616