54. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

109/2002 FORU AGINDUA, apirilaren 19koa, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak emana, "Nafarroako Gobernuak Madrilen duen egoitza egokitzeko obren proiektua prestatzea, haien zuzendaritza fakultatiboa eta exekuzioa" kontratatzeko espedientea onesten duena.

Ekonomi eta Ogasun Departamentuak lizitaziorako deia egin du aipatu obrak kontratatzeko, honako baldintza hauei jarraikiz:

Kontratuaren xedea: Nafarroako Gobernuak Madrilen duen egoitza egokitzeko obren proiektua prestatzea, haien zuzendaritza fakultatiboa eta exekuzioa.

Prozedura: irekia.

Adjudikatzeko modua: lehiaketa.

Tramitazioa: presakoa.

Aurrekontua: berrehun eta hirurogeita hamalau mila, laurehun eta berrogei euro (274.440), BEZa barne.

Ahalmen ekonomiko, tekniko eta finantzarioa: administrazio klausula partikularren pleguan eskatzen diren agirien bidez frogatu beharko da.

Proposamenak aurkezteko toki-egunak: 2002ko maiatzaren 17ra arte, Ekonomi eta Ogasun Departamentuko Ondare Zerbitzuko bulegoetan (Yanguas y Miranda kalea, 27-2. solairua).

Proposamen ekonomikoak irekitzeko toki-egunak: maiatzaren 28an Ondare Zerbitzuko liburutegian eginen den jendaurreko ekitaldian.

Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak. Plegua Ondare Zerbitzuaren bulegoetan (Yanguas y Miranda kalea, 27, 2. solairua, Iruña) eta Nafarroako Gobernuak Madrilen duen Ordezkaritzan (Juan Bravo kalea, 3, Caja Navarra eraikina) azter daiteke.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hemeretzian.-Ekonomi eta Ogasun kontseilaria, Francisco Iribarren Fentanes.

Iragarkiaren kodea: A0204453