54. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R A

Musika Eskolaren zerbitzua emateko tasa arautzen duen ordenantza fiskala

Udalak Musika Eskolaren zerbitzua emateko tasa arautzen duen ordenantza fiskala onetsi zuen, hasiera batean, 2001eko urriaren 25ean egin osoko bilkuran. 30 egunean jendaurrean egonda inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, arestian aipatu erabakiaren 4. puntuari jarraikiz, behin betikoz onetsitzat jo da.

Beran, bi mila eta biko apirilaren bian. Alkatea, J.J. Goya Echeverría.

E R A N S K I N A

Musika Eskolaren tasa arautzen duen ordenantza fiskala

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 100. artikuluan eta hurrengoetan, eta zehazkiago 100.5.V) idatz-zatian xedatutakoaren babesean ezarri da ordenantza honetako tasa.

Zergagaia

2. art. Musika Eskolak ematen dituen zerbitzuetako edozein hartzeko matrikula egiten denean gauzatzen da zergagaia.

Zerga ordaindu beharra

3. art. Zerga ordaindu beharra matrikula egitearekin sortuko da.

Subjektu pasiboa

4. art. Udal Eskolaren zerbitzuak hartzeko matrikula egiten duten pertsona fisikoak daude ordaintzera beharturik.

Tarifak

5. art. Zerbitzuaren tarifak ordenantza honen eranskinean agertzen dira.

Likidatu beharreko kuota

6. art. Likidatu beharreko kuota aurreko artikuluko tarifak aplikatzetik aterako da, bertan aipatzen diren kontzeptuen arabera.

Sortzapena

7. art. Matrikula egiteko unean berean sortzen dira tasa eta ordaindu beharra.

Kudeaketa arauak

8. art. Behar den kuota ordaintzen ez bada, zerbitzu ematea eten eginen da.

Dirubilketa

9. art. Aurrematrikula izena ematearekin ordainduko da. Gainerako kuotak, berriz, bi epetan ordainduko dira, dagozkien ordainagirien igorpena egiten denean.

Arau-hausteak eta zehapenak

10. art. Arau-hauste eta zehapenei dagokien orotan, Ordenantza fiskal orokorrean, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 27/1995 Foru Legean eta haiekin bat heldu diren gainerako xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan aurreikusten ez diren kasuetarako, Udal honek onetsitako Ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 27/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena.-Ordenantza honek indarra hartu eta eragin juridiko osoa izanen du bere testua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean osorik argitaratzen denean.

TARIFEN ERANSKINA

Musika Hizkuntza 30,05 115,38 145,43

Musika tresna 30,05 316,22 346,27

2. musika tresna 30,05 143,08 173,13

Musika eta mugimendua (3-6 urte) 30,05 53,05 83,10

Prestakuntzako k. + m. tresna 30,05 267,73 297,78

Harmonia 30,05 125,76 155,81

Musika formak 30,05 125,76 155,81

Informatika eta Musika 30,05 125,76 155,81

Musika H. + musika tresna 30,05 350,84 380,89

L.Musical + 2 musika tresna 30,05 489,96 520,01

Ikasgai osoa. + musika tresna 30,05 437,41 467,46

Ikasgai osoa + 2 musika tresna 30,05 575,91 605,96

2 musika tresna 30,05 454,72 484,77

Musika tresnaren mailegua 30,05 103,87 103,87

(*) Familia ugariek aurrematrikularen % 50 ordainduko dute. Horretarako, behar den karnetaren fotokopia aurkeztuko dute.

Iragarkiaren kodea: A0204130