52. ALDIZKARIA - 2002ko apirilaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

344/2002 EBAZPENA, apirilaren 4koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "NA-601 errepidea, Arrizabalaga-Lerin, zabaldu eta hobetzea, NA-6120ko gurutzagunetik Lerinera bitarte" proiektua jendaurrean egoteko epea bukatutzat eman eta hura behin betikoz onesten duena.

Azaroaren 6ko 933/2001 Ebazpenaren bitartez, onespen teknikoa eman zitzaion "NA-601 errepidea, Arrizabalaga-Lerin, zabaldu eta hobetzea, NA-6120ko gurutzagunetik Lerinera bitarte" proiektuari eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri zen. Zerrenda hori 2001eko 3. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abenduaren 3an, hain zuzen ere.

Ebazpen horren bidez ukituriko ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozedurari ekin zitzaion eta proiektua jendaurrean paratu zen, bidezkotzat jotzen ziren ohar eta alegazioak aurkez zitezen.

Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak jakinarazi du alegazioak aurkezteko epean hauek hartu direla:

1. alegazioa.-Jacinto Gil Celaya Leringo alkate-udalburu jaunak aurkeztua:

1. Eskatu du NA-606 errepidearen zabalkundea eta hobekuntza NA-6114 errepideraino luzatu dadila edo behintzat NA-6113 errepideko bidegurutzeraino. Bidegurutze horretarako biribilgune bat proposatu du.

2. Biribilgune bat eskatu du NA-601 eta NA-6111 errepideen artean, La Cadena auzoan.

Erantzuna:

Eginiko eskaerak beste proiektu batzuetan hartu beharko dira aintzakotzat, bidezko badira, jendaurrean jarri den proiektuaren barruan ez baitira sartzen.

2. alegazioa. José Javier Rodríguez Otermin jaunak aurkeztua.

Erosiak dauzka jendaurrean egoteko epean LE-01, 02, 03, 09 eta 12 zenbakietan ageri diren lurzatiak. Eskatu du ager dadila bera dela haien jabea.

Erantzuna:

Alegazioa aintzakotzat hartzen da, baina frogatu egin beharko du aitzineko aktak egitean.

3. alegazioa. José Miguel Andueza Cruz jaunak aurkeztua.

LE-05 eta LE-06 lurzatiak bere ditu. Jendaurrean egoteko epean, baina, lehengo jabe baten izenean ageri dira.

Aditzera eman du desjabetuen zerrendan ageri diren metro karratuak ez direla bat egiazki okupatuko direnekin.

Erantzuna:

Lurzatiaren jabetzari dagokionez, alegazioa aintzakotzat hartzen da, baina frogatu egin beharko du aitzineko aktak egitean.

Desjabetzapenean ageri diren metro karratuei dagokienez, behar bezala egiaztatu ondoren, proiektua jendaurrean jartzeko epean ageri diren neurriak berresten dira.

4. alegazioa. José Javier Rodríguez Otermin jaunak aurkeztua.

LE-10 lurzatia bere du. Eskatu du bere izenean ager dadila.

Erantzuna:

Alegazioa aintzakotzat hartzen da, baina frogatu egin beharko du aitzineko aktak egitean.

Horrenbestez, Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak jakinarazi eta proposatuarekin bat, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 7ko 3912/1999 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan ahalmenak erabiliz eta Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legeko 52. artikuluan xedaturikoarekin bat, Zuzendaritza Nagusi honek,

EBATZI DU:

1. "NA-601 errepidea, Arrizabalaga-Lerin, zabaldu eta hobetzea, NA-6120ko gurutzagunetik Lerinera bitarte" proiektua jendaurrean egoteko epea bukatutzat ematea, azalpen zatian jaso alegazioen proposamenei erantzunez.

2. "NA-601 errepidea, Arrizabalaga-Lerin, zabaldu eta hobetzea, NA-6120ko gurutzagunetik Lerinera bitarte" proiektua behin betikoz onestea. Haren kontrata bidezko aurrekontuak 2.056.538,43 euro egiten du.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitara ematea.

4. Ebazpen honen berri ematea Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuari, Bide eta Eraikuntza Zerbitzuari, Desjabetzapen Atalari, eta Larragako eta Leringo Udalei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren lauan.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: A0203852