39. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

253/2002 EBAZPENA, martxoaren 7koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "NA-666 errepidean Sesmako saihesbidea egiteko proiektua" jendaurrean egoteko epea bukatutzat eman eta hura behin betikoz onesten duena.

Urriaren 18ko 883/2001 Ebazpenaren bitartez, onespen teknikoa eman zitzaion "NA-666 errepidean Sesmako saihesbidea egiteko proiektuari" eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri zen. Zerrenda hori 2001eko 135. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 7an.

Ebazpen horren bidez ukituriko ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozedurari ekin zitzaion eta proiektua jendaurrean paratu zen, bidezkotzat jotzen ziren ohar eta alegazioak aurkez zitezen.

Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak jakinarazi du alegazioak aurkezteko epean hauek hartu direla:

1. alegazioa, Félix Dronda Etayo jaunak aurkeztua:

1. Eskatu du Sesmako mugapeko 1. poligonoko 257. lurzatiaren titularra aldatu dadila, ukituen zerrendan Sara Etayo Pérez andrearen izenean ageri baita. Katastroko ziurtagiria aurkeztu du.

Erantzuna:

1. Alegazioa onartzen da, baina okupatu aitzineko akta egitean jabetza agiria eraman beharko du. Dei eginen zaio horretarako.

2. alegazioa, Teodora Zabaleta Belloso andreak aurkeztua.

1. Eskatu du Sesmako mugapeko 1. poligonoko 251. lurzatiko C azpieremuaren titularra aldatu eta bere izenean jarri dadila, ukituen zerrendan Sesmako herrilurra bailitzan ageri baita. Eskrituraren fotokopia aurkeztu du.

Erantzuna:

1. Lurralde Aberastasunaren Erregistroan herrilur gisa ageri denez, alegazioa Sesmako Udalari igorri zitzaion, bere iritzia eman zezan.

Udalak oraindik erantzun ez duenez, bidezko da bi aldeei dei egitea aitzineko aktak egiten direnean, egun berean eta ordu berean, ondoren zer egin jakin ahal izateko.

3. alegazioa, José Olcoz Esteban Sesmako alkate jaunak aurkeztua, Udalaren izenean.

1. Mendabiako bidearen eta egin asmo den saihesbidearen arteko gurutzea oso arriskutsua da. Ibilgailu mantso eta astunek oso maiz pasa beharko dute bidegurutze horretatik. Proiektuan ez da aipatzen neurri bat ere arrisku hori kentzeko.

2, 3 eta 4. Arrisku hori dagoela adierazi eta konponbide bat eskatu du, beste garaiera bateko pasabide baten bidez kenduz edo besterik ezean lastertasuna mantsotzeko tresnak paratuz.

Erantzuna:

1, 2, 3 eta 4. Alegazioa onartzen da. Bidegurutzea lur lau batean egiten da eta bi noranzkoetan ikusgarritasuna puntu horretan (1+800 k.p.an) bidegurutzetik dagoen aldea baino anitzez handiagoa da. Hala ere, aurreneurri gisa biribilgune bat eginen da eta lastertasuna mantsotuko da.

Lurzati planoa aldatu da aurkezturiko alegazioak direla eta. Hona hemen aldatzen diren lurzatiak:

-4. poligonoko 170. lurzatia, Serafín Igal Garraga jaunarena. Jendaurrean egoteko epean 6.486 m2 desjabetzen ziren. Orain beste 472,50 m2 desjabetzen dira. Guztira 6.965,50 m2 beraz.

-4. poligonoko 598. lurzatia, María Teresa Morrás andrearena. Jendaurrean egoteko epean 94 m2 desjabetzen ziren. Orain beste 1.148 m2 desjabetzen dira. Guztira 1.242 m2 beraz.

-5. poligonoko 65. lurzatia, María Blanca Aldaz Martínez-Vélez andrearena. Jendaurrean egoteko epean 5.650 m2 desjabetzen ziren. Orain beste 945 m2 desjabetzen dira. Guztira 6.595 m2 beraz.

Ingurumen zuzendari nagusiak adostasun txostena eman dio proiektuari, 2000ko azaroaren 21ean.

Horrenbestez, Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak jakinarazi eta proposatuarekin bat, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 7ko 3912/1999 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan ahalmenak erabiliz eta Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legeko 52. artikuluan xedaturikoarekin bat, Zuzendaritza Nagusi honek,

EBATZI DU:

1. "NA-666 errepidean Sesmako saihesbidea egiteko proiektua" jendaurrean egoteko epea bukatutzat ematea, azalpen zatian jaso alegazioen proposamenei erantzunez.

2. "NA-666 errepidean Sesmako saihesbidea egiteko proiektua" behin betikoz onestea. Haren kontrata bidezko aurrekontuak 3.116.036,98 euro egiten du.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitara ematea.

4. Ebazpen honen berri ematea Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuari, Bide eta Eraikuntza Zerbitzuari, Desjabetzapen Atalari, Sesmako Udalari, alegatzaileei eta Serafín Igal Garraga, María Teresa Morrás Igal eta Blanca Aldaz Martínez-Vélez jaun-andreei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren zazpian.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: A0202781