33. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V I L L A F R A N C A

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko 1989ko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukitutakoek bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Agropecuaria Villafranca, S.L; I.F.Z.: B-317589526; enpresaren helbidea: Donantes de Sangre, 8-2.B, Villafranca (Nafarroa). Jarduera: zerrien gizendegia (ezarri eta legeztatzea), 4.500 bururendako tokia, abeltzaintzako honelako lau nabe berri eta berdinetan: neurriak: 66,40 metro luze eta 14,40 metro zabal; egitura: arkupetua, hormigoi aurrefabrikatuaz egina; azalera eraikia: 956,16 metro karratu. Tokia: Villafrancako jurisdikzioan (Nafarroa), Agudiel alderdian, katastroko 2. poligonoko 85. herri lurzatian.

Villafrancan, bi mila eta biko otsailaren hamabian. Alkatea, Julián León Merino.

Iragarkiaren kodea: A0202118