III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
NOAIN (ELORTZIBAR)
Jarduera sailkatua
Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura aldatzeko 1999ko martxoaren 2an onetsi zen Ingurumena Kudeatzeko Neurri Administratiboei buruzko 1/1999 Foru Legean xedatutakoa betez; eta Departamentu Teknikoak 2001eko urriaren 22ko 304/2001 Foru Dekretuaren arabera izapidatu ondotik, aditzera ematen da ondoko ezaugarriak dituen jarduerarako lizentzia eman dela Alkatetzaren ebazpenaren bidez:
Lizentzia eman zen eguna: 2002ko otsailaren 22a. Eskatzailea: Dinauto (Angel Salvador-María Luisa Tollar). Jarduera: ibilgailuak konpontzea. Tokia: Noain-Ezkirotz industrialdea, P kalea, 3 zenbakia, Noain-Elortzibar.
Noain-Elortzibarren, bi mila eta biko otsailaren hogeita bian. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.
Iragarkiaren kodea: A0202110