33. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

50/2002 FORU AGINDUA, martxoaren 1ekoa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, katedradun maila erdiesteko hautapen prozeduretarako deialdia aldatzen duena. Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren abenduaren 5eko 449/2001 Foru Aginduaren bidez onetsi zen deialdi hori.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak, abenduaren 5eko 449/2001 Foru Aginduaren bidez, katedradun maila erdiesteko hautapen prozeduretarako deialdia onetsi zuen (Nafarroako ALDIZKARI OFIZIAL, 11.a, 2002ko urtarrilaren 25ekoa).

Oharturik hutsegite bat egin dela hautapen epaimahaikideen izendapenean (deialdiko seigarren oinarria) eta baloratu behar diren zuzendaritzako karguetan (merezimenduen baremoko bigarren oharra), bidezko da deialdiko alderdi horiek aldatzea, hautapen prozesuaren garapen zuzena bermatzeko.

Horrenbestez, apirilaren 1eko 165/1996 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskurantzen arabera,

AGINDU DUT:

1. Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren abenduaren 5eko 449/2001 Foru Aginduaren, katedradun maila erdiesteko hautapen prozeduretarako deialdia onesten duenaren, seigarren oinarriko 2. atala aldatzea. Honela geldituko da idatzita:

"Ezinezkoa bada batzordekide guztiak arestian aipatu bezala hautatzea, maila bereko beste kidego batzuetako irakasle katedradunak, unibertsitateko irakasleen kidegoetako irakasleak edo Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuko ikuskatzaileak izendatzen ahal dira. Xedatu den modu horren arabera epaimahaiak eratzea ezinezkoa den espezialitateetan, kasuan kasuko gaiko profesional espezialistak izendatzen ahal dira batzordekide".

2. Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren abenduaren 5eko 449/2001 Foru Aginduaren, katedradun maila erdiesteko hautapen prozeduretarako deialdiaren, I. eranskineko bigarren oharreko 1. atala aldatzea. Honela geldituko da idatzita:

"1. 1.2.1, 1.2.2, 1.2.3, 1.2.4 eta 1.2.5 ataletan Nafarroako Gobernuko karrerako funtzionario edo lan- kontratudun finko gisa aritutako zuzendaritza karguak soilik baloratuko dira".

3. Foru Agindu honetan egin den aldaketak ukitu dituen izangaiek hogei egun natural dituzte, Foru Agindu hau argitaratu eta biharamunetik hasita, Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren abenduaren 5eko 449/2001 Foru Aginduko deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko edo, bestela balitz, I. eranskineko aldaketak ukitutako merezimenduen frogagiriak aurkezteko.

4. Foru Agindu honen aurka bidezko da gora jotzeko errekurtsoa paratzea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

5. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIAL.ean argitaratzea.

6. Foru Agindu hau igortzea Idazkaritza Teknikora, Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileri Atalera eta Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegora, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren batean.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A0202491