33. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I Z K O

Ehiza barruti publikoa eratzeko proiektua

Basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea betez, aditzera ematen da hamabost egunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, jendaurrean egonen dela Izkoko Kontzejuaren bulegoetan, ehiza barruti publikoa eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espreski uko egiteko.

Ehiza barrutia osatzen duten dermioak: Izkoko Kontzejuko mugapea.

Izkon, bi mila eta biko otsailaren hogeita bostean. Alkatea, José Ignacio Monreal Lecumberri.

Iragarkiaren kodea: A0202203