33. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E R R O I B A R

2002ko Zerga Tasak

Erroibarko Udalak, 2002ko otsailaren 13an egindako osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunen 2/1995 Foru Legean ezarritakoa betez, 2002ko zerga tasak ondoan aipatzen direnak izatea erabaki zuen:

1.-Ehuneko 0,30 karga tasa jartzea hirilurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko.

2.-Ehuneko 0,30 karga tasa jartzea herrilurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko.

3.-Ehuneko 2,5eko karga tasa jartzea eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ) ordainarazteko.

4.-1,10 indizea jartzea jarduera ekonomikoen gaineko zerga (JEZ) ordainarazteko.

5.-Hirilurren balio erreala igotzeko portzentaia: ehuneko 2,1 eta tasa ehuneko 8,6.

6.-Salmenta ibiltariaren gaineko tasa 2,7an igotzea.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta bere ondorioetarako.

Erroibarren, bi mila eta biko otsailaren hemezortzian. Alkatea, Francisco Almirantearena Juango.

Iragarkiaren kodea: A0202048