33. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M E T A U T E N

Enkante publikoa, Herriko Etxea zaharberritzeko obrak adjudikatzeko

Metautengo barrutiko Udalak 2002ko urtarrilaren 25ean egin osoko bilkuran hartu erabakiaren bitartez, enkante publikoa iragartzen da obra hauek kontratatzeko: "Metautengo Barrutiko Udaletxea Zaharberritzea".

Lizitazioaren xedea: Metautengo Udaletxea zaharberritzeko proiektua egitea.

Egiteko epea: bi hilabete.

Adjudikatzeko modua: prozedura irekiaren bidezko enkantea; tramitazio arrunta.

Hasierako aurrekontua: 88.193 euro, BEZa barne.

Behin-behineko bermea: 1.764 euro.

Eskaintzak aurkeztea: 26 egun, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, klausula administratibo partikularren pleguan ezarritakoari jarraituz eta udal bulegoetan.

Eskaintzak irekitzea: proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hamargarren egunean, eguerdiko ordu bata eta erdietan.

Metautenen, bi mila eta biko otsailaren hogeita bostean. Alkate udalburua, María Reyes Alfaro Ruiz.

PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA

Izena:

Helbidea:

NANa:

Merkataritza elkarte hau ordezkatuz:

Metautengo Udaletxea zaharberritzeko obrak kontratatzeko lizitaziorako proiektua eta klausula administratibo partikularren plegua ezagutzen baititut, hitz ematen dut osorik eginen ditudala, aipatu agiriei jarraituz, zenbateko honen truke: ........... euro (BEZa barne), hasierako prezioaren ehuneko .......... merkeago.

(Tokia, eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0202028