33. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

233/2002 EBAZPENA, otsailaren 28koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana. Teknikoki onesten du "Itzako lotunea A-15 Nafarroako Autobidean" delako eraikuntza proiektua eta jendaurrean jartzen proiektu horrek erasaten dien pertsona eta ondasunen zerrenda, Ebazpen honen eranskinean ageri dena.

Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak "Itzako lotunea A-15 Nafarroako Autobidean" delako eraikuntza proiektua aurkezten du, onesteko.

Berriki Nafarroako Gobernuak eta Autopistas de Navarra S.A. (Audenasa)k berriki onetsi duten hitzarmenean (A-15 autobideko El Carrascal, Itza, Tafalla-hegoaldea eta Taxoare-Noain direlako lotuneak gauzatu eta eraberritzeko hitzarmena), adierazten da Audenasaren kontu dela Saratsako bidesaritik Itzako zendearako sarbideak zuzentzeko behar den inbertsioa egitea. Nafarroako Gobernuak, berriz, bere kontu eginen ditu terrenoak desjabetu.

Proiektuaren muina da Saratsako bidesariaren aldean (A-15eko 103 kp.a) lotune berria egitea, Iruña-Itzako zendea eta alderantzizko mugimenduak A-15 Nafarroako autobidearen bidez egiteko aukera emateko.

Horretarako, irteerako bide-adar bat egitea beharrezkoa da Autobideko iparrerako norabidean, Saratsako bidesaria pasa ondo-ondorean, eta autobidearen hego-aldera sartzeko beste adar bat bidesaria baino lehen. Bi adarrok lotu egiten zaizkio Itzako zendeko herriak eta uinguruko auzoberriak N-240arekin lotzeko berriki egin den errepideari.

Hartu den sekzio transbersala 4 m.ko erraila da, biodebazterrak: barnealdekoa m. 1ekoa eta kanpoaldeko 2,50 m.koa, ustez izanen den trafikorako behar adinakoak.

Hori horrela, txostenak dioenarekin bat eta Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak hala proposatuta, eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren urriaren 7ko Foru Aginduak esleitu dizkion eskumenak erabiliz, Zuzendaritza Nagusi honek,

EBATZI DU:

1. Teknikoki onestea "Itzako lotunea A-15 Nafarroako Autobidean" delako eraikuntza proiektua.

2. Proiektu hori, eta proiektuak erasaten dien ondasun eskubideen zerrenda, jendaurrean jartzea hogei egun balioduneko epean. Epe horretan edozeinek zilegi du bidezko iruditzen zaizkion alegazio edo obserbazio guztiak egitea eta idatziz aurkeztea argitaratu den zerrendan izan litezkeen hutsak zuzentzeko beharko liratekeen datuak. Hartarako, interesatuek beren esku izanen dituzte lurzati planoak Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuaren bulegoetan eta Itzako udalarenetan.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

4. Ebazpen hau jakinaraztea Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuari, Bidegintza eta Eraikuntza Zerbitzuari, Desjabetzapenen Atalari, eta Itzako Udalari. Azken honi lurzati planoen kopia bat ere helaraziko zaio, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hogeita zortzian.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Soravilla.

ERANSKINA

"ITZAKO LOTUNEA A-15 NAFARROAKO AUTOBIDEAN" DELAKO ERAIKUNTZA PROIEKTUA

Erasandako eskubide eta ondasunen zerrenda zehaztu eta indibidualizatua

ITZAKO UDALERRIA

1 ZABALZA ALDABA, PEDRO JOSE C/ SAN ANDRES

ZIZUR NAGUSIA 7.809 3 64 LB. LURRA

2-3 ANOCIBAR HUARTE, VIDAL ELURRETAKO AMABIRJINA KALEA

IRUÑA 17.510 12 45 LB. LURRA

4 MUGUIRO CIA, PEDRO ANGEL LARUNBE 5.074 12 43 LB. LURRA

5 SARASA ASTIZ, PEDRO C/ SAN MARTIN

SARATSA 13.987 12 42 LB. LURRA

6 LECUMBERRI DONAZAR, JOSE MARIA,

MARIA DOLORES Y MARIA SAGRARIO C/ SAN ESTEBAN

BERRIOZAR 1.652 12 41 LB. LURRA

7 SARATSAKO KONTZEJUA C/ SAN MARTIN

SARATSA 2.843 12 15 LB. LURRA

8 ANOCIBAR HUARTE, VIDAL ELURRETAKO AMABIRJINA KALEA

IRUÑA 3.536 12 14 LB. LURRA

9 ARRAIZA JAURRIETA, MARIA MANUELA NAVARRERIA KALEA

IRUÑA 9.542 12 25 LB. LURRA

10 MUGUIRO CIA, PEDRO ANGEL LARUNBE 7.266 12 26 LB. LURRA

11 MUGUIRO CIA, PEDRO ANGEL LARUNBE 2.695 12 32 LB. LURRA

Iragarkiaren kodea: A0202246