33. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

1/2002 FORU DEKRETUA, martxoaren 1ekoa, Nafarroako Gobernuko lehendakariak emana, Ramón Bultó Llevat jauna Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluko buru izendatzen duena.

Uztailaren 5eko 18/2001 Foru Legeak, Nafarroako ikus-entzunezkoen jarduera arautu eta Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseilua sortu zuenak, bere 23.4 artikuluak ezartzen du Kontseiluko burua kontsei- lukideen artean hautatuko dela Kontseilua eratzeko bilkuran, eta hautatutako kontseiluburua Nafarroako Gobernuko Lehendakariak izendatuko duela.

Nafarroko Ikus-entzunezkoen Kontseiluko idazkariak ziurtatzen du kontseilua eratzeko bilkuran, 2002ko otsailaren 11n egina, Ramón Bultó Llevat jauna hautatu dutela Nafarroko Ikus-entzunezkoen Kontseiluko buru. Beraz, bidezko da orain izendapena egitea.

Hori horrela, eta Nafarroako ikus-entzunezkoen jarduera arautu eta Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseilua sortu zuen uztailaren 5eko 18/2001 Foru Legeak ematen dizkidan eskuratzak erabiliz,

DEKRETATU DUT:

Lehenbizikoa.-Ramón Bultó Llevat jauna Nafarroako Ikus- entzunezkoen Kontseiluko buru izendatzea.

Bigarrena.-Foru Dekretu honen berri ematea Ramón Bultó Llevat jaunari, Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluari eta Garraio eta Telekomunikazio Zuzendaritza Nagusiari.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren batean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.

Iragarkiaren kodea: A0202490