32. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Behin betiko onestea, Hegoaldeko Planean Udalak dituen lurzoruak arautzen dituen Ordenantza

Iruñeko Udalaren Udalbatzak, 2002ko otsailaren 21ean eginiko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Hegoaldeko Planean Udalak dituen lurzoruen erabilera arautzen duen Ordenantza, zeinaren testu osoa jarraian argitaratzen baita, jende orok jakin dezan eta behar diren ondorioetarako, indarra duen legediarekin bat.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hogeita batean. Alkate Udalburua, Yolanda Barcina Angulo.

HEGOALDEKO PLANEAN UDALAK DITUEN LURZORUEN ERABILERA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA.

1.$Ordenantza honen xedea Hegoaldeko Planean Udalak dituen lurzoruak partikularrek erabiltzeko baldintzak arautzea da.

2.$Lurzoruok hamazazpi mila zortziehun eta berrogeita hamar (17.850) metro koadroko hedadura dute, eta sare metaliko batek zedarrituak daude.

3.$Urtero eginen da deialdi publiko bat, eta bertan zehaztuko, gutxieneko okupazioak zenbat metro koadro hartu behar dituen, zein egunetan erabiltzen ahal dituzten partikularrek lurzoruok, eta Udalak zer jarduera programatu dituen, halakorik izanez gero.

Interesdunek orok eskatzen ahalko dute lurzoruon erabilera, horretarako ezarri epean, beti ere eskabidean zehazturik okupazio-egunak, okupazioa erabatekoa edo alde batekoa den eta zer jarduera gauzatu behar duten bertan.

Alde bateko okupazioa eskatuz gero, zenbat metro koadro eskatzen diren zehaztu beharko dute.

Okupazio aldiak halabeharrez hartuko ditu jarduera gauzatzeari dagokion denbora, eta, halakorik izanez gero, instalazioak muntatu eta desmuntatzeko zein barrutia garbitzekoa ere.

4.$Lurzoruen esleipendunek hiru euro eta zortzi zentimoko zenbatekoa (3,08 euro, hau da, bostehun eta hamabi pezeta) ordainduko dute, BEZ barne, 100 metroko eta egun bakoitzeko, beti ere, urteroko deialdian ezarritako gutxieneko espazio-okupazioa gutxieneko muga izanik. Prezio hori urtero berrituko da, eta lurzoruak erabiltzeko deialdi publikoan zehaztuko.

Ordaindu beharreko prezioa lurzoruak noiz okupatuko eta hilabete bat lehenago ordainduko da.

5.$Edozein pertsonak -fisikoak zein juridikoak-, hurrengo artikuluan adierazten diren baldintzak betetzen baditu, eskatzen ahal du, deialdi publikoak horretarako ezarri duen epean, lurzoru guztiez edo horiek erabiltzeko ezarritako lurzati batez baliatzea, auzokideen komunitatearentzat interesekoa izan daitekeen edozein jarduera gauzatzeko, beti ere, lagatzen diren lurzoruetarako sarbidea publikoa bada.

6.$Gaitasuna dute, lurzoruen erabilera eskatzeko, Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko Foru Legearen 30. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 229.ean kontratatzeko aurreikusten diren debekuetan edo bateraezintasunetan murgildurik ez daudenek.

7.$Eskabidearekin batera, eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztuko da: pertsona fisikoa bada, nortasun agiri nazionala; pertsona juridikoa bada, eskritura edo fundazio agiria, eta aldaketa-agiria, halakorik izan bada, beti ere, dagokion Erregistroan erregistraturik, eta eskabidea egiten duenaren ahalorde askietsia, beti ere, dagokion Erregistroan erregistraturik.

Horrez gain, zinpeko aitorpen bat aurkeztuko da, seigarren baldintzan ezarritakoa betetzen dela egiaztatzeko, bai eta Ogasun Publikoak eginiko agiria, non egiaztatuko baita egunean dituela tributu betebeharrak, nahiz Gizarte Segurantzako Lurralde-Diruzaintzak eginiko agiria ere, kuoten ordainketa egunean duela egiaztatzeko.

Udalak egiaztatuko du eskatzaileak ez duela premiamendu aldiko zorrik.

8.$Halaberean, eskatzaileek berme bat aurkeztuko dute, zeinak osotara zenbat ordaindu behar den eta horren % 10 joko baitu.

Berme hori konfiskatu eginen da, eskatzailea esleipendun suertatu eta lurzoruak eskatutakoaren arabera okupatuko ez balitu.

9.$Eskabideak azterturik, Udalaren organo eskudunak esleituko ditu espazio horiek denboran zehar.

Aurkeztuko balira aldi berean egun edo espazio berberak eskatzen dituzten eskabideak, Udalaren kasuan kasuko Alorra ahaleginduko da, behin eskatzaileak entzun eta gero, espazioa eta debora eskatzaileen nahietara egokitzen.

Programaturiko jardueren kasuan erabilera baimenduko da, behin enkantea egin eta gero, publizitate eta konkurrentzia arauekin bat.

10.$Lurzoru guztien edo parte baten erabileraren esleipendunek ordaindu beharreko prezioaren % 30era bitarte osatu beharko dute ezarritako bermea, instalazioetan edo lagatako lurzoruetan eragindako narrioak direla bide, edo benetako desokupoazioa behar den epean ez egiteagatik, edo jarduera egitean aplikatu behar den araudia ez betetzeagatik, Udalari sortutako kalteei aurre egiteko.

11.$Lurzoruen erabileraren espeipendunak, horiek benetan okupatzen hasi baino lehen, gauzatu nahi duen jarduera egiteko beharrezko baimenak lortu beharko ditu.

Hartara, Udalari eskatu beharko dizkio baimenak edo lizentziak, edo bestela ondokoetan aurreikusi edo galdatutako baldintzak betetzen dituela egiaztatu: Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legean, Ikuskizun Publiko eta Aisia Iharduerei buruzko Foru Legean, ingurumena babesteko Iharduera Sailkatuen Kontrolari buruzko Foru Legean, Garatze Foru Dekretuetan, Estatuko araudia garatzeko Errege Dekretuetan, MINP-GOKA Ordenantzetan eta aplikatu beharreko osasun arauetan. Halaber, bete beharrekoak izanen dira, aplikagarriak izanez gero, Merkataritza Ez-egonkorrari buruzko Foru Legean eta gai horri dagokion Udalaren Ordenantzan ezarritako arauak.

12.$Aurreko puntuan ezarritako araudi aplikagarria ez betetzeak berekin ekarriko du emandako baimena ezestea, bai eta eragingo, jarduera bertan behera utzi eta behin betiko bermea konfiskatzea. Halakoetan barrutia abandonatzea exijituko da, instalazioak desmuntatzeko zenbat denbora behar den eta epe horretan. Halako kasuan 14. klausula ere izanen da aplikagarria.

13.$Udalak ahalmena izanen du hamasei (16) metro koadroko aldea doan gordetzeko, esleipendunak pabilioi instituzionaletarako utzitako espazioan; espazio hori Udalak berak zuzenean kudeatuko du, edo beste Administrazio Publikoei lagatuko.

Erreserba bakarrik gauzatuko da Udalak erabilera baimentzen duenean hala xedatzen badu.

14.$Esleipendunak esleipen epea noiz amaitu eta egun horretan bertan utzi beharko du libre lurzorua, bai eta hori aurrerantzean erabiltzeko egoera onean utzi ere. Halakorik egin ezean, Udala arituko da esleipendunaren ordez, eta ordezko exekuzioa dela bide dagokion tasa hari igorriko.

Iragarkiaren kodea: A0202124