32. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E S A K A

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez (urriaren 22ko 304/2001 Foru Dekretuaren bitartez aldatua), aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Bortzirietako Euskaltegia. Jarduera: aterpetxea. Tokia: Arretxea kalea, 22.

Lesakan, bi mila eta biko otsailaren hogeian. Alkatea, José Luis Etxegarai Andueza.

Iragarkiaren kodea: A0202137