32. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Lan eskaintza publikoa 2002. urterako

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuko testu bateginean xedatutakoa betez, Noain-Elortzibarko Udalaren 2002. urterako aurrekontuak onetsiak izateko aurkezturik, bidezko da aldi berean onestea plantilla organikoa eta lan eskaintza publikoa, zeina honela geratu baita jasota:

Lanpostuaren izena: udaltzaina, 5. Maila: C. Sarbidea: oposizioa. Hutsik.

Lanpostuaren izena: zerbitzu anitzetako langilea, 1 (Lorezaintza Zerbitzuko arduraduna). Maila: C. Sarbidea: O.L.M. Hutsik.

Lanpostuaren izena: administrari-ofiziala, 1. Maila: C. Sarbidea: O.L. Hutsik.

Noain-Elortzibarko Udalak, 2002ko otsailaren 15ean egin osoko bilkuran, 2002. urterako lan eskaintza publikoa onesteko erabakia hartu zuen.

Espedientea Noain-Elortzibarko Udaletxeko bulegoetan egonen da, 15 eguneko epean egon ere, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, interesa dutenek epe horretan hura aztertu eta, hala bada, erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, lan eskaintza publikoa behin betikoz onetsitzat joko da eta haren argitalpen tramitea betetzat.

Eta halaxe jakinarazten da, denek honen berri izan dezaten.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta biko otsailaren hemeretzian. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: A0201845