32. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

41/2002 FORU AGINDUA, otsailaren 27koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Hezkuntza eta Kultura Departamentuari atxikitako D mailako eskolazainen barne mugikortasunerako prozeduraren deialdia aldatzen duena. Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren azaroaren 13ko 428/2001 Foru Aginduaren bidez onetsi zen deialdi hori.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak, azaroaren 13ko 428/2001 Foru Aginduaren bidez, Hezkuntza eta Kultura Departamentuari atxikitako D mailako eskolazainen barne mugikortasunerako prozeduraren deialdia onetsi zuen.

Giza Baliabideen Zerbitzuaren txostena ikusirik, bidezko da deialdi hori aldatzea barne mugikortasunerako prozesuan eskaini diren lanpostuei dagokienez.

Horrenbestez, apirilaren 1eko 165/1996 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskurantzen arabera,

AGINDU DUT:

1. Hezkuntza eta Kultura kontseilariak, azaroaren 13ko 428/2001 Foru Aginduaren bidez, onetsi zuen deialdiko laugarren oinarriko azken lerroaldea aldatzea. Honela geldituko da idatzita:

"Halaber, barne mugikortasuneko prozesuan lanpostu bat lortzen duten izangaiek hutsik uzten dituzten lanpostuak ere beteko dira, Departamentuak antolaketan eta zerbitzuan dituen beharren arabera".

2. Foru Agindu honen aurka bidezko da gora jotzeko errekurtsoa paratzea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Foru Agindu hau igortzea Idazkaritza Teknikora, Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileri Atalera eta Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegora, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hogeita zazpian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: a0202242