32. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A S E D A

Obra esleipena. Hirugarren Adinekoendako Egoitza

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97. artikuluan xedatutakoa betetzeko, aditzera ematen da Casedako Udalak, 2002ko otsailaren 4an egin osoko bilkura berezian, obra kontratua esleitu duela, "Tomás, Javiera y Lydia Recari" izena hartuko duen herri honetako Hirugarren Adinekoendako Egoitza, eguneko zentroa eta erretiratuen elkartea. Eslipena prozedura hitzartuaren bidez egin da, izan ere enkante publikoa eman gabe gelditu zen.

Esleipen hartzailea: Construcciones Hermanos Garbayo Chivite, S.L., (Cintruenigo). Esleipenaren prezioa: 1.559.631 euro. Egiteko epea: 12 hilabete.

Casedan, bi mila eta biko otsailaren seian. Alkatea, Jesús Esparza Iriarte.

Iragarkiaren kodea: A0201336