32. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O L A Z T I

U.E.15 unitatearen urbanizazio proiektua hasiera batean onetsirik

2002ko urtarrilaren 17an, Olaztiko alkate udalburuak honako ebazpena eman zuen:

Alkatetzaren ebazpena:

"Ikusirik Enrique Miranda García jaunak eta bere lantaldeak egindako urbanizazio proiektua, Olaztiko Udal Planeko UE-15 exekuzio unitateari dagokiona eta Olaztiko Udalak berak sustatua.

Ikusirik urbanizazio proiektu hori Udal Planeko zehaztapenekin bat datorrela.

Kontuan hartuz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen 99 eta 119. artikuluetan xedatutakoa.

Ebatzi dut:

1. Hasiera batean onestea Olaztiko Udal Planeko UE 15 exekuzio unitateko urbanizazio proiektua, Enrique Miranda García jaunak eta bere lantaldeak egindakoa.

2. Ebazpenaren gaineko iragarkia argitaratzea bai Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean bai herriko iragarki oholean, urbanizazio proiektua 15 egunez egon dadin jendaurrean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik.

3. Honako ebazpen honen iragarkia paratzea Nafarroan zabalkunde handiena duten egunkarietako batean".

Olaztin, bi mila eta biko otsailaren seian. Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0201524