32. ALDIZKARIA - 2002ko martxoaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

20/2002 FORU AGINDUA, otsailaren 7koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak emana, Mairagako Ur Mankomunitatearen ur horniduraren zerbitzuko 2002. urteko tarifak onesten dituena.

Mairagako Ur Mankomunitateak ur horniduraren zerbitzuko tarifak 2002. urtean igotzeko eskaera egin du, zerbitzu hori presako neurri fiskalei eta jarduera ekonomikoa sustatu eta liberalizatzekoei buruzko ekainaren 7ko 7/96 Errege Lege-Dekretuan (139. "E.A.O.") sailkaturik baitago, 2. eranskinean (eremu autonomikoko prezio baimenduak), 2. tokian, zehazki.

Ikusirik, ur horniduraren zerbitzuko tarifak aldatzeko Mairagako Ur Mankomunitateak egindako eskabidearen inguruan, Merkataritza eta Kontsumo Zerbitzuak eman duen txostena.

Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen elkarteen iritzia 2001eko abenduaren 11an egindako bilkuran entzunik, Kontsumitzaileak eta Erabiltzaileak Defendatzeko uztailaren 19ko 26/1984 Lege Orokorraren hogeita bigarren 2.d) artikuluak agindu bezala.

Hori horrela,

AGINDU DUT:

1.-Mairagako Ur Mankomunitateari 2002ko tarifa hauek onestea, ur hornidurarako:

A) Kuota finkoa: jarririk dagoen kontagailuaren diametroaren araberakoa.

HIRUHILEKO KUOTA

7 - 10 mm 3,41

13mm bitarte 4,95

15 mm 10,78

20 mm 16,94

25 mm 23,50

30 mm 38,42

40 mm 69,29

50 mm 100,15

65 mm 107,35

80 mm 128,80

100 mm 214,52

150 mm 992,10

b) Kuota aldakorra, kontsumituriko m3 bakoitzeko

1. tarifa.-Etxebizitzetako erabilera. Horren barruan sartzen dira zentro ongileak eta eskolaurrea, O.H.O., B.B.B. eta LH emateko errekonoziturik dauden ikastetxeak: 0,312646 euro.

2. tarifa.-Industria eta merkataritzako erabilera: tarifa horren barruan sartzen dira industriak, saltokiak, bulegoak eta langelak; baita, halaber, kirol instalazio kolektiboetako erabilera, ureztapena izan ezik: 0,484296 euro.

3. tarifa.-Erabilera konbinatuen tarifak.

3.1. Baratzea, olgeta finka partikularretan eta kirol instalazio partikularrak.

Lehenengo 22,5 m3: 0,312646 euro.

Hortik gora: 1,716491 euro.

3.2. Industria duten etxebizitzak.

Lehenengo 45 m3: 0,312646 euro.

Hortik gora: 0,490426 euro.

3.3. Ohiko bizileku diren etxebizitza familibakarrak, berdegune edo baratzearekin (igerilekurik gabe).

Lehenengo 45 m3: 0,312646 euro.

Hortik gora: 1,563232 euro.

4. tarifa.-Kontsumo soziala: 0,312646 euro.

5. tarifa.-Udal kontsumoa, udal ureztapenen kontsumoa eta erabilera publikoa duen jabetza pribatukoa: 0,312646 euro.

6. tarifa.-Mankomunitatean sarturik ez dauden entitate ofizialena: 0,490425 euro.

7. tarifa.-Kamio-tanga bidezko hornidura: 1,569363 euro.

C) Kuota finkoak suteen kontrako ur-hartuneentzat: 5,89 euro kobratuko dira hiruhilekoan behin ur-hartune bakoitza mantentzeagatik.

2. Kuotari legeetan finkatu zeharkako zergak ezarriko zaizkio, haietan agindutako modu eta baldintzetan.

Foru Agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten den egunetik hasita.

Foru Agindu hau Merkataritza eta Kontsumo Zerbitzuari, Mairagako Ur Mankomunitateari eta Nafarroan kokaturik dauden kontsumitzaileen eta erabiltzaileen elkarteei jakinaraziko zaie, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean emanen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren zazpian.-Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilaria, Nuria Iturriagagoitia Ripoll.

Iragarkiaren kodea: A0201358