I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
168/2002 EBAZPENA, otsailaren 18koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Jarduneko Errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko eraikin eta instalazio guztien mantentze-lan osoko zerbitzua kontratatzeko gastua baimendu eta esleipen espedienteari hasiera ematen diona.
1.-Esleipena egiten duen entitatea.
a) Erakundea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa
b)Espedientea izapidatzen duen bulegoa: Ekonomia Kudeaketako Atala
c) Espediente zenbakia: C0037/01
2.-Kontratuaren xedea.
a) Xedearen deskribapena: Nafarroako Unibertsitate Publikoko eraikin eta instalazio guztien mantentze-lan osoko zerbitzua kontratatzea
3.-Izapidetza, esleitzeko prozedura eta modua: lehiaketa publiko irekia, Europako Erkidegorako publizitatearekin.
4.-Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: 520.877,16 euro.
5.-Argibideak eta agiriak jasotzeko tokia.
a) Administrazio eta Kudeaketa Eraikineko Harrera-lekua.
b) Helbidea: Arrosadiko Campusa 31006 - Iruñea (Nafarroa)
c) Telefonoa: (948)169016
d) Telefaxa: (948)169661
6.-Parte hartzeko eskaerak edo eskaintzak aurkezteko eguna, agiriak eta tokia.
a) Aurkezteko azken eguna 2002ko apirilaren 13a, 14:30era arte.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: Baldintza administratibo eta teknikoen orrian agertzen direnak
c) Aurkezteko tokia: Erregistro Orokorra, Nafarroako Unibertsitate Publikoa Administrazio eta Kudeaketa Eraikina, Arrosadiko Campusa, 31006 Iruñea (Nafarroa).
7.-Eskaintzak irekitzeko egun-orduak eta tokia.
a) Erakundea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Administrazio eta Kudeaketa Eraikina. Batzar-gela
b) Helbidea: Arrosadiko Campusa, 31006 Iruñea (Nafarroa)
c) Errektoretza eraikineko iragarki oholean jakinaraziko dute ekonomia proposamenak zein ordutan eta non irekiko dituzten, ireki aurretik 48 ordu lehenago, gutxienez ere.
8.-Iragarki gastuak: iragarki ofizialak eta egunkarietan azaldu beharrekoak esleipen-hartzailearen kontura ordainduko dira.
9.-"Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizial"era iragarkia bidaltzeko eguna: 2002ko otsailaren 20a.
Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hemezortzian.-Jarduneko errektorea, Antonio Purroy Unanua
Iragarkiaren kodea: A0202007